Derio - Astelehenean, hau da, otsailaren 3an, Txorierriko Mankomunitatek aurtengo aurrekontuen proiektua onartu zuen Derion kokatutako egoitrzan ospatutako bilkuran. Bertan, EAJ-PNV-k honen aldeko jarrera azaldu zuen, PSE-EEk abstentzioa planteatu zuen eta, amaitzeko, EH Bilduk aurkako bozka eman zuen. Onartutako kontuen arabera, Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio biltzen dituen eskualdeko organoak 8.270.345,93 euroko aurrekontua izango du 2020 urterako, 2019ko diru-kantitatea %2,24 batean gaindituta. "Aurtengo proiektua gastu publikoaren printzipioekiko errespetutsua da. Garapena, berdintasuna eta ahalmen ekonomikoaren inguruko eustearekiko ekarpenen eustea ezinbestekoa da; horrela, biztanleriarentzako nahikoa izan ahal izateko ordainarazpen sistema", azaldu zuen Josu Andoni Begoñak, Loiuko alkateak eta Txorierriko Mankomunitateko lehendakariak.

Aurtengo kontuetan sakonduta, Mankomunitateak 716.743,62 euro bideratuko ditu Txorierriko Udal Euskalteirako eta 826.525,65 Behargintza Txorierri S. L-rentzako, aurreko urteko inbertsioak era nabermen batean gaindituta bi kasuetan. Bestalde, beste hainbat inbertsioen artean, 12.000 euro zuzenduko dira giza-bazterketa arriskuan dauden pertsonen apartamentuaterako laguntzetara -gainera beste 35.000 euro giza-sektore honetako laguntzetarako- eta, biztanleriaren sedentarismoa murrizteko, 26.804 euro inbertituko dira Mugiment programan. Euskarari dagokionez, Euskaraldia proiektua izango da protagonista, izan ere, 41.000 euro izango dira hau aurrera eraman ahal izateko. Ekonomia eta lan munduko garapenaren arloan, Mankomunitateak 257.000 euro bideratuko ditu EGAZ Txorierrik honen zerbitzua zabaldu eta hobetzeko. Gainera, Mankomunitateko mantenu lanak egiteaz gain, 14.000 euroko inbertsioa egingo da honen Derioko egoitza handitzeko.