Mungia - Bizkaiako herri gehienetako Udaletan bezala, Mungian ere 2020 urterako kontuak diseinatzen egon dira langileak azken hilabeteetan. Jada, bertoko gobernuak aurtengo kontuak onartu ditu 20.908.991 euro izanda guztira kontuetan. Udalaren arabera, EAJ-PNV eta PSE-EE izan dira plangintza honen lerro estrategikoa diseinatu duten alderdiak eta, gainera, kantitate ekonomikoari dagokionez, aurtengoan 2019arekin alderatuta %2,83 batean hazi dira kontuak. "Aurrekontu berriaren ardatz nagusia herrigintzan aurrera egiten jarraitzea izango da, baita pertsonen ongizatea eta herritarren parte-hartzea lehenetsi ere", azpimarratu du Ager Izagirrek, Mungiako alkateak. Aurtengo proiektuari erreparatuta, enplegu sorrerak garrantzi handia izango du 2020an. Guztira, 894.273,61 euro bideratuko dira sektore eta aspektu desberdinak bultzatzeko, esate baterako lan munduan integratzeko zailtasunak dituzten giza-taldeen inklusia sustatzen, Eskualdeko Enplegu Planak diseinatu eta aurrera eramaten edo enpresagintza eta ekintzailetza laguntzen. Gazteriari zuzenduta ere Udal Gaztedi Mungialdea bezalako ekimenak plazaratzen jarrituko du Udalak eta, gainera, 25.000 euro inbertituko dira 18 eta 35 urte bitartekoak etxe-bizitza alokairua ordaindu ahal izateko diru-laguntzeko. Gizarte inkusiboa bultzatzeko zedearekin, pertsona menpeko pertsonentzako eta euren jagoleen-tzako laguntzak ere eskeiniko dira.

Herriko kaleei dagokionez, Udalak garbiketa eta hondakinen-bilketaren arloari berebiziko garrantzia emango diola adierazi du. Guztira, 3.000.000 euroko inbertsioa aurrera eramango du herriko gobernuak kaleak garbi eta ezin hobeto egon ahal izateko intentzioarekin. Osasun eta kirol arloko eraikin eta instalazioetan ere hainbat hobekuntza ezarriko dira. Ikusita herriko kirol praktikatzaile zenbakiak gora egin duela kontuan izanda, 1.318.510 euro bideratuko dira kirol-zerbitzuen kontratazio berriak, kirol-guneetako ekipamenduak egokitu eta lantaldeak sendotzeko. Guztia kontuan izanda, hainbat arlo ikutuko dira 2020 honetan.