Derio - Astelehenean Derioko udaletxean ospatutako osoko bilkuran 2020 urterako aurrekontuak onartu zituen udal-korporazioak. Aurtengoan, 9.345.761 eurokoak izango dira Udalak urte osoan zehar erabili ahal izateko kontuak, aurreko urtekoak baino %16,69 hazita. “Udal honen kontuen egoera ona errealismoan, zuhur-tzian eta gastuari eusteko politikan oinarritutako kudeaketa ekonomiko baten emaitza da. Gure proposamenak egonkortasuna eta ziurtasuna ematen dizkio Deriori; ezinbesteko printzipioak gure gobernu-taldearentzat udalerri gisa hazten jarrai-tzeko, pertsonengan eta haien eguneroko arazoen konponbidean ahalegin guztia egiten duen udalerri gisa. Gogor lan egiten duen eta bere hitza betetzen duen gobernua garela erakutsi dugu, eta hala egiten jarraituko dugu”, adierazi zuen Esther Apraizek, Derioko alkateak, aurrekonto proiektuaren inguruan. Onarketa prozesuari dagokionez, aurrekontuen proiektuak EAJ-PNV-ren zazpi aldeko boto jaso zituen, PSE-EEren hiru abstentzio eta, bukatzeko, EH Bilduren hiru aurkako boto.

Begirada udal-inbertsioen aspektuan finkatuta, 1.203.600 bideratutko ditu Udalak proyektu desberdinak aurrera eramateko. Haietan pisu ekonomiko handiena Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria egitea izango da, 300.000 euroko inbertsioarekin. Jarraian, 66.000 euro izango dira haurrentzako jolas-guneen hobekuntzak eta adintsuentzako zirkuitu eta parkeak egiteko eta, gainera, beste 50.000 euro Uribe parkean komun publikoak ezar-tzeko. Azpiegiturekin jarraiki, Udalak Herriko Plaza hobetuko du eta 100.000 euroko inbertsioa egingo du herriko gune desberdinetako argiteria hobetu eta led sistema ezartzeko.

Aparkalekuak Herriko Eskolako atzekaldean aparkaleku berri bat eraikitzearen intentzioa dauka Udalak eta, bestalde, Gernikako Arbola kale inguruko aparkaleku kopurua handitu nahi du. Amaitzeko, auto elektrikoen-tzako kargatzeko puntu bat jarriko da herrian eta hezkuntza zein aisialdi eraikinetarako 51.200 euro bidertauko dira.