eGURALDIA hain hotza den urteko garai honetan, ezinbestekoa da jendeak gorputza berotu dezaketen elikagaiak jatea da komenigarria. Lekzio hau ondo zekiten euskal arbasoek eta, honen ondorioz, tradiziozko oso errezeta erabilgarri eta gozoak asmatu zituzten, esate baterako Enkarterrietako indaba putxerak. Lekaleak sukaldatzeko modu hau oso arrakastatsua izan da betidanik eta, horrenbestez, oso ohikoa da euskal herrietan honen inguruko lehiaketa ugari antolatzea. Atzo, esate baterako, Loiuko Zabaloetxe auzoko kaleak jendez gainezka egon ziren Euskal Herriko putxera txapelketaren bederatzigarren edizioa zela eta. Aurtengoan partaidetza datue recorda gainditu zen, izan ere, 146 izan ziren goiz osoan zehar sukaldatzen egon ziren putxerak. Aurreko urtean 140 izan ziren bertan, horregatik, oso pozik azaldu zen Josu Andoni Begoña, Loiuko alkatea: "Oso datu positiboak jasotzen ari gara. Loiuko txapelketa gero eta famatuagoa egiten ari da eta hau oso seinale ona da guretzako. Honelako ekitaldiek oso giro ona ematen diote herriari eta jendeak asko eskertzen duela badakigu. Bestalde, gure laguntzaile eta babesleei ere eskerrak ematea ezinbestekoa da". Begoñak aipatutako babesle eta kolaboratzaileak herriko hainbat establezimendu izan ziren; Aspaldiko, Lasshoa, Hotel Loiu, Nagusien Etxea, Loiuko Batzokia, Txakoli Astobiza eta Ginebra Astobiza.

Antolakuntzak sukaldari txapel zuriak banatu zituen, ondorioz, oso koloretsua izan zen jardunaldia orokorrean eta oso argazki xelebreak atera ziren. Gainera, eguerdian zehar, fanfarria bat izan zen herriko kaleak alaituz, hortaz, jai giroa oso nabarmena izan zen. Behin indaba guztiak sukaldatuta, jendea frontoi estalira hurbildu zen Udalak antolatutako 400 pertsonarentzako herri bazkariko partaide izateko. Mahaigainekoa alaitzeko ardura Luhartz musika taldearena izan zen eta, behin gaueko 20.00ak ailegatuta jendea herriko kaleetara atera zen elektrotxaranga batek gidatuta tabernetatik poteo bat egiteko.

sari ugari Euskal Herriko putxera txapelketaren partaidetza handia oso saritua izan zen arratsaldean, izan ere, antolakuntzak aspektu desberdinak baloratu zituen. Klasifikazio orokorreko garaileak oso sari portentea jaso zuen; 600 euro, txapela bat eta urrezko kopa. Sailkapenean behera eginda, bestelako sariak izan ziren; dirua, txapelak, txakolina eta bestelako produktuak batik bat. Bestalde, antolakuntzak euskal probintza bakoitzeko eta herriko putxera onenak ere saritu zituen. Amaitzeko, datozen egunetan Loiuko Udalak sare sozialetako saria banatuko du #putxerasloiu traolapean Facebook, Twitter eta Instagramen argitaratutako argazkien artean. Argazki, polit eta eraginkorrenaren egileak putxera bikain bat jasoko du.