larrabetzu - Urte osoan zehar, hainbat dira Larrabetzuko Udalak eta herritarrek osatutako elkarte edo entitate desberdinek antlatzen dituzten gizartearen garapena helburu duten ekimen edo jardunaldiak. Kasu honetan, herriko haur eta gaztetxoak izango dira ekintza bereziko onurak jasoko dituztenak. Ostailaren 1ean, zapatua, Udalak haurrentzako psikologiaren inguruko jardunaldi bat antolatuko du Anguleri Kultur Etxean. Bertan, Jakinmin Praktika Filosofia Elkarteko kide adituek herriko eta inguruetako haurren irudimen eta pentsamenduak garatzearen inguruko ariketa desberdinak egingo dituzte lanean eta modu entretenigarri eta dibertigarri batean. "Praktika filosofiko berrien inguruko ikerketa fllosofikoa, pedagogikoa, soziala eta kulturala; filosofiaren hezkuntza eta irakaskuntzaren berrikuntza pedagogikoa eta filosofikoa sustatzea eta adin ezberdinetako pertsonekin eta eragile zein erakunde ezberdinekin; formakuntza ikastaro, tailer, topaketa, hitzaldi, kongresu, mahai inguru, eta bestelakoak, sustatzea izanen du helburu", azaldu zuen elkarteak. Ordutegia 10:00ak eta 14:00a bitartekoa izango da goizean eta 16:00ak eta 19:00ak bitartekoa arratsaldean eta, salneurriari dagokonez, 30 euro ordaindu beharko dituzte partaideek, bertan bazkaldu nahi izanez gero 40. Izen-emateak jakinminelkartea@gmail.com helbidearen bitartez egingo dira. - O. Pérez