SONDIKA - Urte osoan zehar, hainbat dira EGAZ Txorierrik, mankomunitateko sustapen ekonomikoaren aldeko zerbitzuak, antolatzen dituen ekintza edo iniziatiba desberdinak; gazteentzako lanbide orientazioko jardunaldiak, ekintzaileentzako topaguneak, lanbide azokak eta beste honelako abar luze bat. Oraingoan, nazioarteko eragina izano du zerbitzuak, izan ere, Elkarrekin mundura proiektuan parte hartuko du laugarren aldiz, Bizkaiako beste lau eskualdeko behargintzekin batera -Mungialdeko Behargintza, Mea-tzaldeko Behargintza, Enkartur eta Inguralde-. Azken proiektu honi dagokionez, ideia honek Bizkaiako Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE, PYME gazteleraz) nazioarteko garapena da Garapen Agentzien Euskal Elkartearen helburua. Urtarrilaren 30an, eguena, Barakaldon kokatutako Inguralderen Innovak enpresa zentroak ekimenaren aurkezpen jardunaldia jasoko du eta, bertan, proiektuaren inguruko aspektu desberdinak azalduko dira. "ETEak Peru, Maroko eta Frantziako merkatu berrietan sartzea sustatzea da helburu nagusia. Gaur egun, 80 enpresa baino gehiago izan dira dagoeneko programa horren onuradun, eta aurten Bizkaiko hogei bat enpresak parte hartzea aurreikusten da.

Jardunaldian emango da proiektuak aurreikusten dituen merkataritza-misioei buruzko informazio guztia, eta, zehazki, misio horiek Perún, Marokon eta Fran-tzian egingo dira. Gauzak horrela, interesa duten Bizkaiko enpresa guztientzako da proiektua, beren jarduera-sektorea edozein dela ere", azaldu zuen EGAZ Txorierrik.

aurkezpena Lehen aipatu bezala, Innovak zentroan ospatuko da ekitaldia. Ateak goizeko 9:00etan zabalduko dira eta, enpresa partehar-tzaileei ongi etorria eman ostean, Ana Sonia Elorriagak, EGAZ Txorierriko kideak, proiektuaren inguruko xehetasunak emango ditu. Jarraian, Forjas de Metale Especiales, S.A. enpresako kideek euren esperientzia pertsonala aurkeztuko dute parte hartzaileen aurrean, herrialde desberdinetako nondik norakoak azaltzera ailegatu aurretik. 11:45ak aldera bukatuko da enpresen arteko jardunaldia.