sondika - Sondikako Sangroniz auzoko biztanle eta industria enpresak zorionezkoak dira azken hilabeteetan. Aurreko urrian hasi ziren Asua errekako bideratze lanak epeak betez doa eta gero eta aurrerapen gehiago bizitzen ari dira. Oraingoan, bigarren zubia eraiki ahal izateko lehenengo habiak kokatu ditu URAk, Eusko Jaurlaritzako Ur Agentziak, proiektua aurrera eramatearen arduradunak. Aurrera pausu berri honek, Industrias Alba enpresaren eraikina kokatutako industria gunearen eta Sangroniz auzoko ertzaren arteko lotura ahalbidetuko du. Aurretik, urte honetako ekainean bi aldeen arteko behin-behineko zubi bat eraiki zen bi aldetako enpresen ekintza eta lanak ez trabatzeko. Aurretik kokatutako pasarelaren antzera, oraingoak ere 15 metroko zabalera izango du, hau da, errekaren zabalera berriak izango duen neurrikoa.

Proiektu hau, ura husteko lanen barnekoa da, izan ere, URAk aurrera daraman proiektuaren helburua errekak berez zeukan zabalera nagusiagoa egitea da. Aurretiaz diseinatutako ubidearen tamaña eskasak euri askoko egunetan inundazio arazoak egotea suposatzen zuen, Sangroniz auzoko etxebizi-tza eta enpresetan arazo larriak sortuz. “Asua ibaian bigarren zubi berri baten habeak jarri ditugu gaur, Sondikako Industrias Alba-tik eta Sangroizko zubira arteko tartean, ura husteko ahalmena hobe-tzeko lanen barne; hartara, Asua ibaiaren ur-goraldi naturalek inguruko industria eta etxebizitzetan sor litzaketen erasanak murrizteko. Azpiegitura horretan ezinbestekoa izan da lehenestea ahalmen hidraulikoa handitzea: bai ibaian gora ur-laminaren balizko igoerak saihesteko; baita uholde-arriskuguneetan diren industria-jarduerak edota aldameneko etxebizitzen segurtasuna handitze aldera ere.”, azaldu zuen Eusko Jaurlaritzako Uraren Agentziak. Lanen zehatzeko kontuei daokienez, ez da uraren gertueneko lurrik ikutu, baina, aldiz, goragoko hormak osatzen zituzten porlan eta lurra erauztea beharrezkoa izan da proiektuak aurrera egin ahal izateko. Datu eta epe hauek kontuan izanda, gero eta gutxiago falta da lanak bukatu eta Asua errekak ubide berria izateko. - O. P.