Lezama - Lezamako Udalak beren udalekuetan egingo diren ekintzak aurkeuztu ditu. Aurten, ekainaren 24a, astelehena, eta uztailaren 19a, barikua, jorratuko da ekimena 10:00ak eta 14:00ak bitarteko ordutegiarekin- kanporako irteerak antolatutako eunetan 18:00ak artekoak izango dira egonaldiak -eta hiru adin tarte desberdinetan antolatuko da; lau eta sei urte tarteko haurrak, zazpi eta beredartzi artekoak eta hamar eta hamairu tartekoak, alegia.

Zorristoen taldeari dagokionez, hots, partaide gazteen taldea, hainbat izango dira eingo dituzten ekintzak; zientzia eguna, euskal jaia, gynkana, San Fermín jaia, olinpiadak, jai hawaiarra... Gainera hamaika irteera egingo dituzte orkorrean, batzuk goizekoak bakarrik, esate baterako Lezamako mahastietara edo herriko parkera, eta besteak egun osokoak, Gorbeiara, igerilekuetara eta Valderejora beste batzuen artean. Talde ertainak aldiz, Antolintxuen taldeak, antzeko ekimenak jorratuko dituzte. Berrikuntzetako bat bizikleta ibilaldia, penaltiak uretan eta sushia gazi eta gozoa sukaldatzeko tailerrak izango dira batik bat.

Nagusien taldeak, hots, Astorkien taldeak, ere sukaldaritza munduaren inguruko ekintzak egingo dituzte, baina, kasu honetan, sushia sandwich bereziak egiteagatik aldatuko dute, hau da, sukaldaritza estilo hurbilago batengatik. Bestalde, gaur egun hiri handietan modan dauden scape room baterako irteera egingo dute nagusiek. Bertan, euren garuna frogan jarriko dute erloju kontrako esperientzia bete honetan. Orokorrean, Lezamako Udalak plangintza oso zabala diseinatu du adin desberdinetako partaideek esperientzia anizt eta dibertigarri hau bizi izan dezaten. - O. Pérez