Udalerri guztietan izan ohi dira ondo funtzionatu eta bideragarritasuna erakutsi baina jarduerarekin jarraitzeko zalitasunak dituzten enpresak. Ugazabak erretiroa hartzeko gogoa duenean baina ez duenean inor negozioarekin jarraituko. Egoera honi irtenbidea emateko Bermeoko Udalak eta Cecobi-k (Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioa) hitzarmena sinatu berri dute, Eskualdatze programa martxan jartzeko. Hitzarmen honen helburua da "enpresaren jarduerarekin jarraituko duen ekintzaile bat aurkitzea", prozesu guztian eman beharreko pausoetan lagunduz. Programan parte hartzea "erabat doakoa" izango da eta interesa izan dezakeenak Bermeoko Behargintzarekin harremanetan jarri beharko dela azaldu dute.

Eskualdekako merkataritza sektorean egindako analisietan aurkitutako gabezietaz jardun ziren atzoko prentsaurrekoan Cecobi-ko ordekzariak. Eta trasmisioan arazoak sortu ohi direla nabarmendu zuten. Bere ondoan, Aritz Abaroa Bermeoko alkateak programa zehatz honen bitartez herriak izan ditzazkeen abantailetaz aritu zen. "Hitzarmenak ekonomia berraktibatzeko helburu estrategikoaren bat egiten du. Oso garrantzitsua da bideragarriak diren herriko enpresek jarraipena izatea. Aberastasuna sortzen dute eta beharrezkoa da hemen manten-tzea", adierazi zuen.

Bi dire prozesuaren katebegiak. Lehena, negozio bat duen pertsona, erretiroa hartzeko edadean dagoena baina ez dakienak nori utzi ahal dion. Bestetik, ekintzaileak daude. Eta bien arteko zu lana egingo dute. Honako zerbitzu hauek eskainiko dizkie Cecobi-k negozioa utzi nahi dutenei: lagapen-prozesuan aholkularitza eta laguntza ematea, enpresaren balorazio ekonomikoa egitea eta enpresa eskuratu nahi duten ekintzaile potentzialen bilaketa aktiboa egitea. Bestalde, negozio bideragarri eta errentagarri batekin hasi nahi duten pertsonek honako zerbitzu hauek eskainiko zaizkie: bideragarriak diren enpresen bilaketa aktiboa, aholkularitza eta laguntza transmisio-prozesuan jarraipena.

Xehetasunak

Zubi lana. Enpresa baten bideragarritasuna bermatuta dagoenean eskualdaketa prozesuan laguntza eskaintzea da Eskualda-tze progamaren helburua, bien arteko zubilana eginez.

Erreztasunak eman. Egitasmoaren bitartez "Bermeoko ekintzaile eta enpresei" erraztasunak eman nahi dizkiete, Udaleko arduradunen esanetan.

Hitzarmena

Bermeo,

Bizkaiko udalerrien artean, Bermeo da hitzarmena sinatu duen lehen herria. Cecobi-ren esanetan, beste udalerri batzuetara ere eraman nahi dute.

"Beti diogu berbera. Dendarik gabeko herrietako kaleak, bizirik gabeko kale hutsak dira"

Cecobi-ko presidentea

"Ekonomia berraktibatzeko helburu estrategikoarekin bat egiten du programak"

Bermeoko alkatea