Udalaren eta herritarren arteko alde biko komunikazioa erraztu eta arinduko duen aplikazio berria martxan dago jada. Bermeo Zabaltzen izenburupekoa, beronen bitartez bermeotarrek berehalako informazioa jasotzeko eta emateko aukera izango dute, inolako bitartekaririk gabe. Doako tresna -Android eta Apple sistemekin bateragarria dena- , “administrazio garden, hurbil, eskuragarri eta praktiko bat lortzeko pausu sendoak” ematen dituztela nabarmendu zuen Aritz Abaroa alketeak.“Zalantzarik gabe, gaur urrats garrantzitsu bat emango dugu zen-tzu horretan. Bermeo Zabaltzen oso tresna erabilgarria izango da. Izan ere, herritarrak erraztasun gehiago izango ditu udalarekin harremanetan jartzeko”. Udalari ere, beharrezko duen informazioa helarazteko aukera eskainiko dio, “App honi esker informazio asko partekatu ahal izango du bere administrazioarekin eta herria hobetzeko bidean parte aktiboa izango da”, adierazi du Abaroak.

Erremintaren gakoetako bat zera da: alde bikoa dela. Hau da, edukia jasotzeko eta sortzeko aukera izango du App-a eskuratzen duen herritarrak. Bada, zenbait tresma erabilgarri izango dira erabiltzaileen eskura. Lehendabizikoa, Kalezaindu izenekoa, herritarrek abisuak emateko aukera izango dute. “Adibidez, herrian egon daitezkeen altzarien, lauzen... apurketak edo egoera arriskutsu edo konpondu beharrekoan dauden guneak identifika-tzea. Helburua da konpondu beharreko edozein eremuren berri emateko aukera izatea eta herritarra Bermeo hobetzeko bidean protagonista izatea. Erabiltzaileak gunea mapa batean identifikatuko du, argazkia atera eta zuzenean pasako dio abisua administrazioari”. Bestetik, abisuak atalean, herritarrak berak aukeratutako eremu edo gaietan (kultura, zinema, kirola, larrialdiak...), “udalak eskaintzen duen informazioa jasotzeko aukera izatea” ematen du, “nobedade guztiez jakitun egoteko”. Atal honetan, adibidez, herritarrak kaleen itxieren, ur edo elektrizitate etenen... berri izango du eta baita kultura, zinema, kirolaren... gaineko informazio eguneratua ere.

Bermibusa ere

Hirugarren atalean, egingo diren ekintza guztien agenda kontsultatzeko aukera eskaintzea da. Hilabete bakoitzean aurreikusita dauden ekintza guztiak aztergai izango ditu herritarrak egutegian. Laugarrenean, albisteen atala zaingo da, “udalak sortzen dituen albiste guztiak eskuratu ahal izango ditu erabiltzaileak”. Azkenik, Kontuak eman saila aurkitzen da, non “udal plangintza desberdinak, agintaldi plana, udal aurrekontua eta, azken finean, udalaren kudeaketaren berri modu erraz eta ulergarrian” emango dira. Azkenik, erabiltzaileak zuzeneko sarbideak aurkituko ditu Egoitza Elektronikora (tramiteak burutu ahal izateko), Bermibus-era (autobusa uneoro non dagoen jakiteko aukera egongo da eta herritarrak zehazki jakingo du bere geltokitik autobusa noiz pasako den.