Lanean jarraituko du Lurgaia Fundazioak datorren asteburuan, izan ere larunbat eta igandean boluntariotza jardunaldiak deitu dituzte. jakinarazi dutenez, “larunbatean kokapen berria estreinatu behar dugu: Txakille, Ibarrurin, ia lau hektareako lursaila. Eta igandean Astein geratuko gara. Hiru urte daramatzagu lanean hor eta berreskuratze-prozesuaren zatirik garrantzi-tsuena amaitzeko ez da asko falta”, gaineratu dute.

Hasi berria den urtean egiten dituzten bigarren eta hirugarren ladaketa jardunaldiak dira antolatutako hauek. Hiruak fundazioaren eginkizunen erdigune den Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren lurretan antolatu dituzte, nahi eta iazkoan ere Bizkaia edota Euskal Autonomia Erkidegoko beste zenbait puntutan aritu diren.

“Larunbatean, hilak 22, eta igandean, 23, elkartuko gara (distantzia mantenduz) zuhaitz eta zuhaixka espezie desberdinak landatzeko, gure basoen alde lan egiteko. Lan goiz batez gozatuko dugu eta bokata goxo batekin amaituko dugu, nekazaritza ekologikotik datorrena”, azaldiu dute. BBK Fundazioak jardunaldi hauek lagunduko ditu, “ospatzeko behar den guztiarekin laguntzen digu”. Izena ematea beharrezkoa izango da jardunaldietan parte hartzeko.

Ordutegia

Urdaibaiko Biosferatik barrena arituko dira Lurgaia fundazioako bolondresak. Muxikako Ibarruri auzoko Andra Mari elizako aprkalekua izango da larunbaterako geralekua; eta herri berean kokatutako Astei landa etxeko aparkalekua iganderako, adierazi dute. Goizean arituko dira boluntariotza lanetan, 09:00etatik 13:30ak aldera. “Mendiko edo ur-botak eta euriarako arropa (eguraldiaren arabera)” eramateko deia luzatu dute, eguraldia euritsua izan liteke eta. “Eraman kantinplora eta, nahi baduzu, jateko zeozer goiz erdian”, gaineratu dutenez. Maskara erabiltzea “beharrezkotzat” jo dute, bolondreak elkarrekin dauden bitartean. Eta azken erregu bat ere egin dute: “Ez joan plaza konfirmatu gabe”; hau egin ezkero arazoak sor litezke.