2004- urtean urbanizatu ostean, Bermeoko Portu Zaharraren zoladura berritzea planteatu du Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailak. Lanak orain gutxi lizitazio prezesuan jarri ditu erakunde publikoak, 579.000 euroko prezioan eta hiru hilabeteetako epemugan. Errepide erabilia da berau, izan ere inguruan Olatua Ibiltzen aritzen direnentzako ere, sarbidea da rompeolas moilaraino. Eta, gainera, azken urteetako denboraleek sortutako kalten konponketek hedadura eta pisu handiko kamioien igarolekua izan da.

Oraindik lizitazio epean daude lanak. Hau da, datozen hilebeteetan egitea du helburu Lakuako erakunde publikoak. Eta dituen gabeziekin amaitu nahi dute. Egindako txostenaren arabera, "ibilbide guztian zehar hainbat dira solte daunde adokinak. Pabimentzaioa ere apurtuta dago, hondoratuta zenbait guneetan. Eta nahiz eta ez izan Bermeoko trafikoaren igarobide handienetakoa, zoladura higadura nabarmena pairatu du".

Inguruan kokatzen diren komertzio eta tabernek ere hainbatetan salatyu dute Portu Zaharrako bidea "ez dela txukun" agertzen, eta beharra baduela berritze bati ekitea. Eusko Jaurlaritzak ibilbidearen hasieratik eta amaiera arte ekingo dio lanei. Eta proposatu dituen lanean artean eraispen lanak egin beharko dituzte, apurtuta diren galtzada harriak kendu eta berri jarri ahal izateko. Guztira bost metroko zabalera duen kaltzada ezarriko da eta hiri-altzairuei dagokienez, bizikletak aparkatzeko guneak ezarri dira. Hala dio idatzitako konponketa proiektuak. Azkenik, lurperatuta doazen hodi guztiak -energia, saneamentua...- berrezarriko dira. etxeei zerbitzu emateko.

Beraz, zoladura berria uda parterako estreinatu ahal izango dute Portu Zahar inguruan aritzen diren bermeotarrek. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak aldez aurretik lizitazioa ondo bete beharko du, eta irabazle suertatzen den enpresak lanak garaiz eta egoki egin. Gaur eguneko egoera "ez da onena", gaineratu dute ingiruan diren negozioek. "Kotxe asko dabiz errepidetik, eta paseoa egiteko gune aproposa da. Baina zorua apurtuta dago. Ez dakigu denboraleengatik izan den, edo erabileragaitik. Baina ingurune oso turistiko da, Bermeoren itsasorako sarbidea baita, eta bere egoera hobetu beharra zegoen. Bisitari asko bailen lekua da". Aldez aurretik ere hainbat lan egin izan ditu Eusko Jaurlaritzak Bermeoko portuan. Izan ere, gune eraberritu zenetik hainbat konponketa egin behar izan ditu, denboraleen eraginez. Batez ere, ehonkortasunari meseden egiten dieten lan hauek 2016 urtetik aurrera egin izan dira, moila apurtu zenetik.