Nahiz eta orain dela zenbait urte argitaratu ziren proiektuaren nondik norakoak, badirudi datorren urtetik aurrera Gautegiz Arteaga zeharkatzen duen BI-2238 errepidean egin beharreko egokitzapenak gero eta hurbilago direla. Hala, azkenaldian ekimena errealitate bihurtuko dela jakinarazi du Bizkaiko Foru Aldundiaren Azpiegiturak eta Lurralde Garapenerako sailak. Izan ere, eta datorren urterako aurrekontuaren aurkezpenean, "1,5 milioi bideratuko" dituela aurreratu du, "Gautegiz Arteagako zeharbidea hobetzeko jarduketaren urteroko partidara".

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak berriki onestu zuen "BI-2238 errepidean sarbideen berrantolaketa eta trafikoa baretzea (35+600 KPtik 37+000 KP-ra, Gautegiz Arteaga)" izenburupeko eraikun-tza-proiektua zuzenean onestea. Aurkeztu zen proiektuak zenbait helburu bete nahi ditu. Eta hauen artean da segurtasuna hobetzea, bai ibilgailuen trafikoari dagokionez eta baita herriguneko bizilagunen joan-etorriak dagokienez. Egin beharreko lanak direla eta, hauek bi biribilgune eraikitzean datzate nagusiki. Lehena errepidearen hasieran kokatuko litzateke, Urdaibai Bird Centerreako sarbidea izanez. Eta bigarrena 1,4 kilometroko errepidearen amaieran, Laidako hondartzarako gurutzebidean. Lanen iraupena 14 hilabetetan ezarri dute, beraz lenak 2023an amaituko dira.

Hala, herrigunetik trafikoa lasai-tzea du helburu nagusi Bizkaiko Foru Aldundiak. Izan ere, eta nahiz eta 50 kilometro orduko moduan diseinatutako bidea izan, eta tartean hainbat semaforo jarri diren horretarako, ibilgailu askok ez dute legea betetzen eta hirigunean arazoak sortarazten dira, batez ere abiandura handiari lotutakoak. Batez ere uda partean izaten da trafiko gehien Gautegiz Arteagan, Ibarrangelurako bi hondartzetarako -Laida eta Laga- zirkulazioan. Proiektua idazterakoan, kontutan izan dute azken urteetan izandako istripuen analisia egin dute, Eta 2009tik 2017ra arte izandako ezbeharren ikerketa egin dute. Datuei erreparatuta, 33 istripu izan dira, non 97 pertsonas izan dituzte kalteak -73 izan ziren onik irten zirenak, 23 pertsonak pairatu zituzten kalte arinak, pertsona bakarra izan zen larri zauiritua ez ta ez zen hildakorik izan-.

Segurtasuna

Gautegiz Arteagako Udalak Zelaieta hiribidean ere hainbat ekimen egin izan ditu azken urteotan, segurtasuna bermatze aldera. Bada, espaloiak zabaltzeko lanak egin izan ditu, baita semaforizazio berria jartzeko lanak ere. Zehazki, 2014an ezarri zituen argiztapen berriak, ibilgailuen abiadura 50 kilometro ordura jaitsiz. "Gure udalerriarentzako ekimen oso garrantzitsua da berau, errepideak herria bitan zatitzen baitu", zehaztu du Juan Felix Naberan Gautegiz Arteagako alkateak. Eta "ahal bezain arinen errealiate bihurtzea" nahi dute udal-agintariek. Hare gehiago, etorkizunean eraiki nahi duten plaza berria errepidearen albona kokatzen dela jakinda.