Balorazio positiboa egin du Bermeoko Udalak, irailean abian jarritako prozesu parte hartzailearen gainean. Jakinarazi dutenaren arabera, 728 herritarrek euren iritzia adierazi dute, "iaz baino bost aldiz gehiagok". Eta martxan jarritako prozesuak bere fruituak eman ditu: lehen ariketan, non bermeotarrek euren lehentasunak zehaztu behar zituzten, bost izan dira gailendu diran gaiak: bakarrik bizi diren adineko pertsonen jarraipenerako programa; herriko gune desberdinetan asfaltatze lanak; herri eskola eta Benito Barruetako patioak zabaldu eta aisialdiko gunea egokitu; San Martinen aire zabaleko kirol gunea sortu eta azkenik, Lamerako lurzorua konpondu izan dira hautatuenak.

Bestetik, bigarren ariketa bat egin dute, non bermeotarrek proiektu ezberdinak planteatu dituzte eta 15 multzo nagusitan elkartu dira, gaiaren arabera. Hauetako batzuk udalaren menpekoak dira. beste hainbat udalaz gaindiko erakunde publikoekin egin beharko dituztenak. Lehendabazikoz, "txakurren kudeaketa zorrotzagoa egitea" eskatu dute, "herria gorotz eta txizatatik libratzea, eragiten duten zikinkeriari irtenbidea ematea, gune zehatzak zehaztea...". Bigarren idea bozkatuena "Osasun Zentroa" hobetzea izan da. Eta, hurrenez hurrean, irisgarritasuna hobetzea,"kirola kalean egiteko azpiegiturak eta gune estaliak izatea" edota aparkalekuen auzia era agertzen dira lehentasunen artean. Besteak beste, "Pergolako aparkalekuak seinaleztatzeko beharrizana eta dauden plaza libreen kudeaketa egokia egitea edota herritarrei erreserbatutako aparkalekuak sortzea" dira eskakizun nagusiak. Laugarren ideia modura garbitasunean eragitea izan da.

Eskakizunen artean ere asmo nagusiagoak badaude, "epe luzeagorako egin beharko direnak eta beste erakunde batziuetara bideratuko direnak". Bainurako guneak egokitzea da nagusi -Atxetak egokitzea, mareen piszina bat egitea, Tonpoi eta Talape egokitzea...-, baita bidegorriak atontzea -Bermeo eta Gaztelugatxe tartean, adibidez edota portuko ingurua eraberritzea ere, "besteak beste, gune honetan ibilgailuen kudeaketa berri bat egitea edota baldosak konpontzea". Hala ere, badira dagoeneko Bermeoko Udalak ebatu dituen gaiak ere: Alde Zaharreko garbitasuna indartzea, gunean ekintzak programatzea eta orohar itxura hobetzea da euretariko bat, adibidez.

Udalak jakinarazi duen arabera, aurtengo parte-hartze prozesua arrakastatsua izan da. "Gure helburua zen ahalik eta erraztasun handienak ematea eta uste dugu lortu dugula. ", esan du Aritz Abaroa alkateak. Jasotako iruzkinen arabera, eta parte hartzaileen profilari dagokionez, "%54ak 45 urte baino gutxiago zituen, %33 46 eta 65 urte bitartekoak izan dira eta %13ak 66 urtetik gorako bermeotarrak izan dira.Azkenik, lehentasunak adierazi dituzten herritarren %52 emakumezkoak izan dira, %47 gizonezkoak eta %1 ez binarioak"."Oso pozik gaude izandako parte hartzearekin eta 45 urtetik beherako bermeotar askok euren iritziak adierazi dituztelako. Oso garrantzitsua da guretzat honelako datuak izatea. Oro har,gure helburuak bete ditugu eta jasotako herritarren lehentasun hauek 2022ko aurrekontua diseinatzerakoan kontuan izango ditu udal gobernuak", adierazi du Aritz Abaroak.

"Herritarren lehentasun hauek 2022ko aurrekontua diseinatzerakoan kontuan izango dira"

"Gure helburua zen ahalik eta erraztasun handienak ematea eta uste dugu lortu dugula"

Bermeoko alkatea