- Herriko nagusien bizi-kalitatea hobetzea helburu duen Ispaster Lagunkoia izenburupeko ekimena beste paus bat emateko bidean da, datorren irailaren lehen egunetik. Auzo-taxia jarriko dute martxan, "udalerriko auzuneen artean edota Lekeitiorako bidaiak egitea" ahalbidetuko diena nagusiei.

Ispasterko Udalak jada badu eginda bere ordenantza propioa zebitzua martxan jarri ahal izateko. "Araudia prest dugu jada, behin-betiko onarpena emanda gainera, dio Garbiñe Saenz de Buruaga alkatesak. Lea-Artibaiko beste zenbiat herri txikik egin duen antzera, "zerbitzua erabilgarri izango da, udalerrian erroldatutako herriko nagusiek eta mugikortasun arazoak dutenek erabiltzeko. Harriko guneen artean edota Lekeitiora egingo ditu bidaiak, edozein izapide bete, Lekeitioko anbulatoriora jo edota bete hainbat zereginetarako". Erabilgarri izango diren taxiak "nagusien beharrizanetara moldatutakoak" izango direla zehaztu du Saenz de Buruagak. Nahi duen orok udaletxera jo ahal izango du, informazio eske. Zerbitzua erbili ahal izateko, gizarte-langileak edota medikuek egindako txostena izan beharko dela nabarmendu dute.

Ispaster Lagunkoiaren baitako neurria da berau. Egitasmoarekin 2017an hasi ziren lanean, diagnostiko fasean, eta ostean ekintza-plana onartu zen, modu parte-hartzailean. Eta ordutik gaur egunera zenbait izan dira egindako lanak. Besteak beste, azkenal urte hauetan Elexalde auzoa -Ispasterko erdigunea- hobetu da, kotxeen abiadura 20 kilometro ordukora mugatuz -eskola ere bertan kokatzen da, eta umeen joan-etorriei segurtasuna eman nahi diete- eta aparkatu ezin den guneak horiz pintatuz, hirigune berneratzaile eta atseginagoa eginez". Bestetik, eseri ahal izateko hainbat gune jarri dira. "Nagusientzako Ispaster adeitsua egiten beste pauso batzuk emango ditugu", aurreratu zuen alkatesak.