- Inguruko kostaldea hobeto ezagutzeko asmoz, biharkoan eta 25ean itsasontzi irteerak antolatuko dituzte, Lekeitioko portutik itsaoratuko direnak. “Uda garaian asko eta asko dira Lekeitio bisitatzera eta ezagutzera etortzen direnak. Jada dagoen turismo eskaintzari abuztuan zehar itsasontzian irteerak gehitu zaizkio. Bidaia hauen bidez Lekeitio eta inguruko herrien kostaldea ezagutzeko aukera ematen da, ordu eta erdiko iraupena duten irteerekin”, Udaletik jakinarazi dutenez. Lehengoz abuztuan zehar eskaintzen dire itsas irteera hauek UrLekeitio enpresak antolatzen ditu eta Lekeitioko Udala eta lekeitioturismo.eus-en babesa dute.

Inguruko itsas-bazterrak deskubritzea da itsas-zeharkaldien jomuga nagusia. “Abuztuaren 11an izan zen lehenengo irteera eta honek arrakasta handia izan zuen parte-har-tzaileen artean”, gain. Bi ibilbide eskainiko dira: Lekeitio - muskuiluen haztegia - Ondarroa - Mutriku - Lekeitio biltzen duena, erdi partean 12:30ean eskainiko dena. Ibilbide honetan Amarra izenburupeko muskuilu-haztegira bisita egingo da eta Silken Uribarren Jauregian hotelean egingo den muskuilu dastaketarako ticketak emango dira. Bigarrenari zeharkaldiari dagokionez, Lekeitio - Elantxobe - Ogoño - Urdaibai - Lekeitio izango dira tarteko geldialdiak. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera egingo da.

Lekeitioko Udaletik azaldutakoaren arabera, “sarrerak aurretiaz erreserbatzea gomendatzen da”. Horretarako info@urlekeitio.com helbidera idatzi daiteke edo 688 80 26 81 zenbakira deitu. Kostuari dagokionez, helduentzako sarrerek 16 euro balio dute eta umeenak 10 eurotan salduk direla jakinarazi dute. Azkenik, informazio gehiago lortzeko Lekeitioko turismo bulegora jo beharko da, edota 946 84 40 17 telefono zenbakira hotsegin.