Orain dela zenbait aste bere postua utzi ondoren Bizkaiko Foru Aldundira salto pasa-tzeko, Ingurumen Sailera zehazki, Lekeitioko Udalak bere egitura berriztu du. Amaia Antxustegi Ziordak utzitako postua Isabel Mendiguren Lakak beteko du, toki-administrazioan hainbat betebehar jasoz. Koldo Goitia alkatearen taldean parte erabakior izango da Mendiguren, zeren alkateordea izateaz gain, Ogasuna, Kontuak eta Finantzak, Ekonomia eta Lurralde Garapena” eta Gizarte Politikak arloetako zinegotzia ere izango da.“Duela aste batzuk Amaia Antxustegi Ziardak bere kargua utzi ostean, Lekeitioko Udalak Isabel Mendiguren Laka izendatu du alkateorde eta Udaleko EAJko bozeramaile bezala” atzo ospatu zen Osoko Bilkuran. “Era berean, Eneko Atxa Castro bigarren alkateordea bezala ere izendatua izan da”, Udaleko arduradunek zehaztu zuten moduan. Gainera, zinegotzigoen izendapenak ere burutu ziren, “arlo ba-tzuetako buruak aldatuz”. Hurrengo antolaketa hau geratu da: ? Hirigintza, Obrak eta Iraunkortasuna sailaren buru Koldo Goitia alkatea izango da; ? Ogasuna, Kontuak eta Finantzak alorrean, Isabel Mendiguren Laka; ? Herritarrekin Harremanak, Udal Barne Antolamendua eta Giza Baliabideak sailaren buru Eneko Atxa Castro izango da; Emakumea eta Berdintasuna arloan, Ainize Alzibar Salegi; Gizarte Politiketan, Isabel Mendiguren Laka; Kiroletan, ?Josu Itza Onaindia; Hezkuntza eta Euskara sailetan, Ainize Alzibar Salegi; Kultura eta Lekeitio 700 arloetan, Mertxe Arrizubieta; eta Ekonomia eta Lurralde Garapenean, azkenik, Mendiguren. Azkenik, Mendiguren izango da udal gobernuaren bigarren ordezkari LeaArtibai Amankomunazgoan eta baita Euskal Fondoaren Lekeitioko ordezkaritzan.