Apirilaren 9 eta 10ean -ostiralean eta larunbatean- izango da Euskal Herriko Itzulia Ondarroan, etapa amaiera eta hasiera hartuz. Eta trafiko -aldaketak eragingo ditu, hainbat eragin izanez bai zirkulazioan eta baita aparkalekuetan ere. Agintariek ezaldu dutenez, “aparkaleku alternatiboak prestatuko” dituzte.

Ostiralean iritsiko da Itzulia Ondarroara, eta hurrengo egunean ere herritik abiatuko da 14:30ean. “Puntu garrantzitsuena Zaldupe izango da, eta horrek aparkalekuak molda-tzea ekarriko du; Zaldupen egongo dira helmuga eta irteera, aparkalekua (anexuan), bulegoak, kontrolak eta azpiegiturak (Zaldupe eskolan), prentsa aretoa (kiroldegian)… Futbol zelaiaren aurretik hasi eta anexurainoko ibilgailu guztiak kenduta egon behar dira ostegun arratsaldeko 20:00etarako, helmuga puntuko muntaketa lanak eta telebistaren muntaketa lanak egin ahal izateko”. Bestetik, Anexua ere okupatuko du lasterketak, nahiz eta aparkalekuaren erdia hartuko duen.

Aparkalekuak kenduko direla kontuan hartuta, “institutuko jolastokiaren atzealdea eta Zubi Zahar herri ikastolako jolastokia zabalduko dira eguen eguerdian, nahi duen orok ibilgailua bertan uzteko”. Azkenik, Itzulian parte hartuko duten taldeen autobusak saihesbidean egongo dira kokatuta, albo batean. Horrek saihesbidean bariku goizetik aurrera “bypass bat sortu beharra ekarriko du”.