Gernika-Lumoko Zine-klubak Lizeo antzokia omendu du

40. urteurrenaren harira, elkarteak erakusketa zabaldu berri du erdiguneko Artekalen

22.02.2021 | 01:05
Zinema zaleen elkarteko kideak, oraintsu irekitako erakusketaren muntaia lanetan.

 Ez da batere erreza 40 urteko ibilbidea betetzea. Sekreturik bada? "Lagun koadrilla izatea, eta zinema maitatzea". Hala laburbiltzen dituzte Gernika-Lumoko Zine-klubekoek lau hamarkadatako bizipenak, datorren urtean beteko dituztenak. "Lizeoa Gernika-Lumoko kulturarako ezinbestekoa da, oso gune inportantea", diotenez. Gerra garaiko kultur-zentroa apurtuta geratu ostean, 1945 urtean zabaldu zute berriz. Auren 40. urtebetetzea ospatzeko erakusketa zabaldu berri dute, Lizeo antzokiaren berrinaugurazio hamar urteetako zinema sarreretako afitxekin osatutakoa, eskuorrien laburpena eginez Artekalen kokatutako mostran. "Zinemarekiko afizioan" eragin nabarmena izan duen taldeak, baita beste hainbeste kontutan ere.

"Zinemagintzarako pasioa" dute taldeko kideek. Eta jakin badakite 2022rako zer egingo duten, nahiz eta Artekaleko erakusketarekin jarri diren martxan. bakarra antolatu duten. Etrriko dira Atzera botatzen dute begirada, hala ere. "Ezta Markos (Estebanez) ezta ni (Pedro Durana) ez ginen taldearen hastapenean izan. Hasieran ez ginen izan, momentu hortan Bermeoko Kresala zineklubean egon ginen eta geroago sartu ginen", dio Duranak. Aitzindariak "Juan Luis Ugalde, Iñaki Etxaniz, Teo Gandarias, Jabi Yarza eta beste batzuk izan ziren". Hala ere, Durana eta Estebanez berebizikoak dira elkartearen ibilbidean.

Milaka pelikula eskaini ditu Zine-klubak azken 40 urteetan. "Talde nahiko lotua izan gara, lagunak izan gara, eta denok eduki dugu zinemerako afizioa". "Zinea garrantzitsua izan da, baina gure arteko elkartasuna garrantzitsuagoa izan da", diotenez. "Zaletasuna izanez gero, ez da arazorik izan, eta horregatik ez da izan etenik", dio Estebanezek. Ibilbide luzeari begirada botaz, hainbat dira gakoak. "Asko egin dugu, ekin-tza asko antolatu ditugu. Irakaskun-tza, adibidez, lan polita egin dugu. Super 8 lehiaketak, argazki lehiaketak... Hitzaldiak ere asko izan dira, dokumentalak ere egin ditugu; saiatu gara Gernika-Lumoko bizitza kulturala dinamizatzen. Interesantea izango da datorren urterako Zine-klubaren historiaren harira egingo fugun dokumentala", aurreratzen dutenez.

Duranaren artxibotik atera dituzte kartelak. Argazkia: I. F.

"Hasiera ez genituen medio asko, denbora ere ez. Baina interesanteena zera da: orain badugula denbora eta hastapenetan genuen ekintzak antolatzeko grina mantentzen dugu", diote. "Gogoa izan badugu, eta hala jarraitzen dugu". Duranak ere, Gernika-Lumon hainbat zinema izan zirela gaineratzen du. "Hasieran prekarioak, leku ez hain egokiak. Baina hasierako gazte horiek afizioa mantendu dute, eta taldean jarraitzen duten, itzelezko fideltasunarekin". "Zine-klubak benetako kluba da, sekula baino gehioag. Kriston fideltasuna du jendeak. %95a egunero etortzen da, edozein ekintza antolatzen dugunean".

Guztira, "17 lan egin" dituztela dio Duranak. "Hasieratik saiatu gara, zineaz gain ere gure lanak egiten". Estebanezek gaineratu duenez, "etorkizunean lan gehiago egiteko" proposamena luzatzen du. Pandemiak ez du inolaz ere erraztu elkartearen lana. "Baina bueltatu garenean, indarrez egin dugu. Neurriak hartuta, eskape baten moduko kontua izan da eta azkenaldian proekzio guztiak bete ditugu, eskertzekoa dena. Erantzuna dagoen artean. ilusioz beterik jarraituko dugu".

1945eko irailaren 22an berrinauguratu zen Lizeo, gerra garaian kaltetua izan ondoren. Eta Guadalcanal filmarekin estreinatu zen. 2022an Zine-Klubak bere berrogeigarren urteurrena betetzen duen honetan, efemeride hau 1945 eta 1955 arteko 28 bat kartel eta esku-programa biltzen dituen erakusketa batekin ospatu nahi du, programa bakoitzaren atzealdean agertzen den elezaharra ere agertuz, balio soziologiko ukaezina duena. Martxoaren 12ra arte da ikusgai.