- Lekeitioko Abadeen moila birgaitzea erabaki du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasun eta Ingurumen sailak. Portu eta Itsas Gaien Zuzendaritza buru duela, lanak datozen hilabeetan burutzea planteiatzen dute. Bada, lehiaketa publikoa deitu berri du autonomi-erakundeak, 778.000 eurotan -BEZ barne-. Iragan den urtean egindako ikerketa lanek moila berritzeko beharra azalarazi dute, olatuek eta mareek eraginda, bere egonkortasuna kolokan jarri dutelako. Lan hauek amaitzerakoan ekin ahal izango diote orain zenbait urte proiektatutako Lekeitioko portuaren berrantolaketari.

Lehiaketa publikoaren datuen arabera, itsas-lanak hiru hilabeteetan egin litezke. Eta Abadeen moilaren egituran baino, ondoztatu beharra izango da. Hau da, egituaren zimentazioa berregingo da, moilaren egonkortasunaren mesedetan. Zimenduaren gaur eguneko egoera ez da aproposena. "Birgaitzeak Lekeitioko portuaren aktibitatea hobetzean eragingo du", diotenez. Gaur egun, hiru pantalan ditu itsatsiak portu-azpiegiturak, eta hauek ere hobeto jarri ahal izango dira etorkizunean. Eusko Jaurlaritzak lanak aurten egitea espero du. Hala adierazi zuen Arantza Tapia sailburuak, orain dela aste pare bat Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztutako aurrekontuan. Konpromisoari eutsio diote.

160 metro luzeera duen Abadeen moilako birgaitzea, hala ere, plangintza bereziago eta mardulago baten baitan kokatzen da, Lekeitioko portuaren berrantolaketa. Izan ere, arazoak sortarazten ditu gaur eguneko antolaketak itsasontzien -arrantzaleenak eta baita laket-ontziak ere- sarrera mugimenduetan. "Pantalanak jartzeko eskaria egin genion Eusko Jaurlaritzari, orain dela bi urte, eta berau egitea espero dugu", Koldo Goitia alkateak azaldu duenez. "Badakigu konpromisoa dagoela, existitzen dela gasteizko gobernuaren aldetik, eta prozesuari ekiteko garaia da. Espero dugu prozesua udazken partean hastea, irailean edo urrian", zehaztu duenez. "Hala ere, lehendabizi beharrezkoa da moila berriztea, berau egonkor-tzea, eta ostean berrantolaketari ekitea nahiko genuke". Berau "San Antolinen ostean" egiten hasi liteke.

Udalak zenbait urtetan mantendu du portua berrantola-tzeko beharrizana. Hala ere, hainbat dira jokoan sartzen diren erakunde desberdinak: San Pedro arrantzaleen Kofradia, laketontzien erabiltzaile elkartea edota Antzar Jaiaren Komisioa, besteak beste. Goitiak azaldutakoaren arabera, "hainbat kontaktu izan ditugu azken urteetan portuan ari-tzen diren erakunde guztiekin, eta esan genezake elkar-ulermenera heldu garela". Existitu litekeen arazo bakarra An-tzar Jaia izango litzateke. Izan ere, udalerrian tradizio handia duen jokorako beharrezkoa izan beharko litzateke pantalanak egun horietarako portutik kentzea, eta ostean berriz ezartzea. "Posible da aukera hori errealitate bihurtzea", Goitiak dioenez. Udaleko ordezkariak Isun-tza Arraun Elkartearekin arduradunekin ere jarri dira kontaktuan, portuan tokia izan dezaten euren traineruak itsasoratzeko.