Urte amaierarako prest izango zela adierazi zuten udal ordezkariek. Hala izan da. Jada erabilgarri dira Gernika-Lumoko Iparragirre kaleko trenbide-pasabidearen inguruan egindako hobekuntza lanak, "gurutza-tzen duten ibilgailuek eta oinezkoek modu seguruagoan" ibili daitezen. Udaleko bozeramaileek jakinarazi dutenez, "hurrengo jarduketa hauek egin dira: zorua konpondu, seinaleak hobetu, oinezkoak gurutzatzeko guneak prestatu eta espaloiak zabaldu".

Oso gune erabilia da Iparragirreko gurutzabidea. Bertan elkar-tzen dira ibilgailuak, oinezkoak eta baita Bermeo-Bilbo trenaren konboiak, metro gutxi batzuetan. Inguruan ere badira hainbat zerbitzu, izan ere hurre dira autobusen eta trenaren geralekuak, Ibarrako industrigunerako sarrera -eta honi lotutako hainbat markatalgune- eta Astra eraikina, besteak beste. Segurtasuna bermatzea, beraz, ezinbesteko kontua zen. Lanak ETS (Eusko Trenbide Sarea) erakundeak egin ditu, 110.000 euro inbertitu direlarik hobekuntzak egin ahal izateko. Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak berak eman zituen lanen gaineko azalpenak, Osoko Bilkura batean, Eusko Trenbide Sareaki eskerrak emanez ekimenagaitik.

Gernika-Lumoko Udalak, berriz, dio "neurri hau Udalerri irisgarri eta segurua deritzon proiektuaren barruan garatzen ari diren neurriei gehitu behar zaie, bai oinezkoen-tzat, bai ibilgailuentzat". Proiektu estrategikoa gaur eguneko legegintzaldian, zehaztu dutenez inguruan ere beste hainbat hobekun-tza egiten ari dira. Besteak beste, "Iparragirre kaleko mugikortasuna berriro diseinatzeko lanak hasi dira, segurtasuna handitzeko". Irtenbidea egungo bidegorria "espaloiz aldatzea da, hain egokia ez den espaloitik igarotzen delako; izan ere, bidea eten egiten da, zati batzuetan, kaleak eta garajeen irteerak gurutzatzen direlako, eta ondorioz txirrindularien hainbat istripu eragin ditu". Azken lan hauek 181.000 euroko aurrekontua dute, beti ere urte amaieran baino arinago estreinatzeko.

Irisgarritasuna

Iparregirre kalea udalerriko handienetakoa da, trafiko bolumen handia duena. Bestetik, Iparragirreko trenbide-pasabidea Ibarrako industrialderako oinezkoentzako sarrera nagusiena da. Hori dela eta, segurtasuna bermatzea "ezinbestekotzat" jo dute Udaletik. "Beste alde batetik, Iparragirre eta Urremendi kaleetan eta Bekoibarrako industrialdeko aparkalekurako sarbidean hiru espaloi-beheratze egin ditu Udalak, inguru horretako irisgarritasuna hobetzeko". Jarduketa horiek ez ezik, "aipatutako industrialdean oinezkoentzako pasabideak eta hainbat seinale horizontal margo-tzeko lanak ere egin dira"."Era berean, bideak kontserbatzeko eta mantentzeko lanekin jarraitzen da, eta, horrenbestez, bideak asfalta-tzeko eta egokitzeko lanak egingo dira Iparragirre, Kortezubi eta Enrique Amurrio kaleetan", gaineratutakoaren arabera.