- "Lehentasun nagusia osasun eta ekonomia aldetik bizi dugun makalaldi honetatik lehenbailehen atera-tzea da". Eta etorkizun hurbilenerako jomuga nagusia hau izanik, Lea-Artibaiko Euzko Alderdi Jeltzaleak kudeatzen dituen bost udalerrik 430.000 euroko diru partida sortuko dute covid-19ak "eragindako egoera txikiagotzeko", eta krisialditik ahalik eta arinen irtetzeko. Tankera honetako partida "beharrezko-tzat" jota, Etxebarriako (25.000 euro), Ispasterko (22.000 euro), Lekeitioko (220.000 euro), Markina-Xemeingo (150.000 euro) eta Mendexako (13.000 euro) Udalek guztira 430.000 euroko diru partida sortuko dute, besteak beste "alarma egoeraren ondorioz egoeralarrian dauden herritarrei eta jarduera eten behar izan duten denda, ostalaritza eta autonomoei laguntzeko".

Eskualdeko EAJren iturriek azaldu dutenez, "alderdi bezala lehentasuna pertsonak dira eta horretarako gizarte larrialdian dauden pertsonei laguntzeko, Udalek baliabide ekonomiko nahikoak ipini eta aurrerantzean ere beharrezko pausoak emango dituzte". Eta gordetako diruarekin laguntza eskaintzeko prestutasuna agertu dute alderdiko bozeramaileek, bai bizilagunei eta baita inguruko enpresei behar duten laguntza emateko, eskualde mailakoa tankera hartuko duen ekimenean. "Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza partida, udalerri horietan egoitza fiskala duten txikizkako merkataritza, ostalari eta zerbitzu-enpresei zuzendutako" laguntzak izango direla aurreratu dute.

Eta, horrez gain, "tokiko merkataritzan eta ostalaritzan kontsumoa sustatzeko kanpainak (merkatari elkarteekin elkarlanean) eta hurbileko turismoa sustatzeko eta erakartzeko kanpainak ere burutuko dira", jeltzaleek gaineratu dutenez. Bada, eskualdeko bost Udalek egungo egoeratik ateratzeko beharrezkoak izan litezkeen "baliabide ekonomiko nahikoak ipini eta aurrerantzean ere beharrezko pausoak emango" dituztela adierazi dute.

Koronabirusak sortu duen egoeraren aurrean, Lea-Artibaiko herritarrek "duten jarrera eskertu eta zoriondu nahiko genuke, eta bereziki boluntario lanetan, osasun arloan, esparru sozio-sanitarioan, oinarrizkozerbitzuetan eta segurtasun arloan lan egiten dutenena. Denok batera,elkarrekin, lortu dugu", gaineratu dutenaren arabera.

Lea-Artibaiko udalerrien artean, Lekeitioren kasua da adierazgarriena. 220.000 euroko aurrekontu-partida ezarrita, hiru multzotan osatutako neurriak hartuko direla ezagutarazi dute, merkataritzarako, ostalaritzarako eta zerbitzu-enpresei bideratuta, eskualdeko herriekin koordinatuta eta elkarlanean. Garapen Agentzia sektore horien eskura jarri da, beste administrazio batzuen laguntzak tramitatzen lagun-tzeko tresna gisa. Bigarren multzo bat, aurretik aipatutakosektoreen ekonomia-jarduera zergapetzen duten udal-zergetatik salbuestea edo hobaritzea izango da, eta, azkenik, hirugarren atalari dagokionez, tokiko merkataritzan eta ostalaritzan kontsumoa sustatzeko kanpainetan gauzatuko da, egoera hau bukatutakoan barne-turismoa sustatzeko.