- "Asmo nagusia covid-19 birusaren kontrako prebentzio-neurriak zorrotz bete-tzea" izanik, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak neurri bereziak hartu ditu. "Beharrizana duten herritarrei arretarik egokiena emateko helburuarekin hartu ditugu neurriok", azaldu dutenez, eta besteak beste adineko personen zaintza edota zailtasun ekonomikoak izan ditzaketen familientzako laguntzetei buruzko erabakiak hartu dituzte.

Izan ere, eta nahiz eta hasieran etxez etxeko laguntza-zerbitzua bertan behera utzi, zeren hasiera batean konfinamendua hasi zenean zerbitzu honetako erabiltzaile eta langileen osasuna ezin tuten guztiz bermatu, "langileek egoerak eskatzen dituen osasun-berme guztiekin egiten dute lan, eta familiei etendako zerbi-tzuak berriro martxan jarri dugugu". Bestetik, etxeko garbiketa zerbitzua soilik jasotzen duten erabiltzaileen kasuan, "familien laguntza badute, zerbitzuaren intentsitatea murriztuko dugu", nahiz eta jarraipen-lana egingo duten, Ana Hormaetxe presidentaren hala adierazita.

"Bakarrik bizi diren adineko pertsonen arretari dagokionez, koordinazio-bideak zabaltzen gabiltza", baita zailtasun ekonomikoak izan ditzaketen familien kasuan ere. Mankomunitatearen esanetan, "Gurutze Gorriaren eta herriz herri sortu diren taldeen bitartez laguntza jaso eta isolamendu egoerak ahal den neurrian saihesteko". Bada, bakardade egoeran bizi datezkeen pertsonak identifikatzeko 94 625 51 22 telefona dute martxan eskualdeko erakundean.