Gernika-Lumo - Ez dira berriak kontu hauetan, baina azken urteotan hainbat sari jaso dituzte egindako lan onagatik. Gernika-Lumo mailako sariak eskuratuta, oraingoan Musutruk tabernak salto berria eman du. Bilbon ospatutako Merkataritza Ganberaren erakusleihoen lehiaketan sari nagusia lortu zuten oraintsu, Bizkaia mailako ostalariei ematen zaiena. "Sorpresa izan zela" onartzen dute Noelia Serna eta Jon Alastrak, ostalariek, pozik agertzen direlarik lortutako aintzatespenarekin. Baina "sorpresa" horren atzean lan eskerga ere badago.

Gaur egun ez da Musutruken erakusleihoa ikusteko aukerarik, baina milaka gernikarrek egin ahal izan dute azken asteotan. Originala eta bakarra, gernikarrek "hotza eta elurra" izan dute inspirazio iturri, zurittasunetik hala ere hainbat koloretako eztandara joz. "Zerbait original egin nahi genuen, eta egin dugula uste dugu". Erakusleihoak, izatez, bazuen erdigunean figura bat, dantzari baten tankerakoa, ginebra botila bat alboan zuela. "Eta jarritako argiztapen sistemarekin kolore ezberdinez apaintzen zen", diotenez. "Aurora borealaren antzera, kolore ezberdinekin ikus zitekeen, efektu oso erakargarria lortuz". Orotara, hainbat kategoriatan banatuta, 31 udalerritako 236 saltokik parte hartu zuten Bizkaia mailako lehiaketan.

"Seigarren saria da azken urteotan", diotenez. Eta orain dela hamar urte edo hasi ginen gure lanak lehiaketara aurkezten", gogoratzen dutenez. Beraz, Sernak eta Alastrak badute esperientzia luzea Industria kalera ematen duen euren erakusleihoa apaintzen. Hainbat ideia izan ditugu urteetan zehar, askotan zorotasun puntu batekin ere egin ditugunak... Baten, Memorias de África pelikulan inspiratu ginen. Beste baten, Vespa bat jarri genuen erakuslehioan... Eta beste baten erakusleihoa bera hondatzeko arriskuan izan ginen, jarri genuen dekorazioa, aireztapenaren indarra zela eta, izkinetatik irtetzen baitzen. Denetarik egin dugu, eta baita probatu ere. Gustatzen ez bazaigu, aldatu egiten dugu. Erakusleihoa gure establezimenduaren giltzarrietako bat da, jendea erakarri ahal dezakeena. Eta beti saiatzen gara zerbait ezberdina egiten, ideia zehatz batetik hasita: gabon partean, udan, inauteri garaian... Denboraldiko erakusleihoak egiten saiatzen gara". Baina, zeintzuk dira gakoak erakusleiho eder bat egiteko?. "Originalak izatea. Ideia on bat eukitzea oso beharrezkoa da, baina baita muntaia lanak ondo egitea".

Ostalaritza kontzeptu propioa du Musutrukek. Hala diote bere kudeatzaileek. "Gure bezeroei zerbait desberdinak ematen saiatzen gara". Hala egin dut orain dela 16 urte ateak zabaldu zituztenetik. "Taberna soil bat izatea baino", askotan kultur ekintzak antolatu dituzte. "Kontzertuak, erakusketak, aurkezpenak, desfileak edota dastatzeak egin izan ditugu. Oraintxe, adibidez, argazki erakusketa bat dugu gure horma nagusian. Eta artistarik bada bere lanak erakutsi nahi duena, hemen du espazioa". esaten dutenez. "Erabilera orotariko espazioa da gurea, eta Gernikan zerbait berezitua eskaini nahi duen ostalaritza gunea da gurea. Ez zegoen eskaintza eskaini nahi izan dugu. Eta horretan saiatzen gara", euren aburuz.

Koktelak sortzerako orduan ere, berezia da Musutruk. "Koktelgintzan hainbat sari jaso ditugu", Sernak dioenez. Honen atzean ere bada lan gogorra. "Sariak lortzeko perstakuntza ezinbestekoa da. Hainbat ordu egiten ditugu lan horietan. Ikasteko grina ere izan badugu, koktelak egiterako orduan gure errezeta propioak erabiliz. Azoketara joan gara. Bidaiak egin ditugu koktel berriak ezagu-tzeko, sare sozialetan ere oso aktiboak gara... Eta garrantz-itsua dena, gurera etortzen direnei zerbait berezia ematen saiatzen gara. Ez dago beste sekreturik". Horrela, koktelgin-tza klasikotik errotuta berrikuntzetara jauzia egiten dute. Eta inguruko produktuekin. Adibidez, euren etxeko limoiak erabiltzen dituzte euren sorkuntzetan. "Eta azkenaldian euren egindako marmeladekin" egindako koktelak eskaintzen dituzte. Kilometro zeroko produktuak erabiltzen saiatzen gara, denboraldikoak direnak".

Etorkizunerako hainbat ideia berri dituztela dio Sernak, bai ostalaritza zein dekorazio mailan. Lehenengoetako bat inauteri arorako erakusleihoa sor.tzea izango da. Eta 20. hamarkadako tankera izango duela dio. Baina garrantzitsuagoa dena, "Gernika-Lumon jarraituko" dutela da, beste hirigune batera mugitu beharrean. "Bertakoak gara biok, eta bertan egin nahi dugu lan, beti ere ostalaritzari buruz dugun kontzeptua mantenduz". Musutrukek, beraz, etorkizun luzea du udalerrian.