Gernika-Lumo - Aurtengoan egingo den inbertsiorik nabarmenenetakoa da. Eta Gernika-Lumoko Udala hasia da Urbietako kirol instalazioen hobekuntzarako egingo diren lanen lehen pausoak ematen. Proiektuak eskutan izanda, lizitaziora atera berri dira bi lan: Hego zelaiaren belar artifizialaren egokitzea eta bost frontoien teilatuaren berrezartzea. Beste bi lanak, ipar zelaiaren futbol zelaiaren harmailaren parte bat botatzea eta padel pistak sor-tzea, abian dira ere.

Hego zelaiaren belar artifizialari dagokionez, lanak lizitaziora irten dira berriki, 343.000 eurotako kostuarekin. Izan ere, soropila berri-tzeaz gain, azken belaunalduko berri bat ezarriz, lanek zoruaren beraren nibelazioa ekarriko dute. Oraingoak hamar urte baino gehiago ditu "eta beharrezkoa zen aldatzea, hainbat direlako bertan entrenatu eta joatzen dituzten ume eta gazteak", Jose Maria Gorroño alkateak zehaztu zuenez.

Gorroñok berak egin zuen Urbietako lanen aurkezpena. "Lehen mailako kirol instalazioak nahi ditugu herrian, eta horretara bideratzeko inbertsioak egingo ditugu". Litekeena da lanak uda partean egin ahal izatea, horrela Urbietako kirol ekintzetan ez eragiteko. Bertan entrena-tzen dira SD Gernika, Gernika Sporting eta Urdaibai taldeko jokalariak. Lanen epealdia, bestetik, hile bikoa izango dela azaltzen dute lizitaziorako txostenek.

Iparralderago daude Urbietako bost frontoiak, 70. hamarkadan eraiki zirenak. Urteetan erabilgarri izan direnak, "metalezko teilatuan arazoak" agertu dira azkenaldian. Eta Udalak itoginak konpontzeko lanak lizitatu ditu, "kirol instalazioa egoera onean uzteko". 159.000 eurotan zehaztu dituzte -BEZ barne-, batez ere segurtasuna bermatze aldera. "Duela hainbat urte eraiki ziren, eta berritzea dagokigu", Gorroñok aipatu zuen moduan. Bertan, bestetik, padel pistak ezarriko dira -erabilera urriena duten frontoietan ezarriko direnak-, nahiz eta lanok ez diren oraindik hasi baian aurtengoan egingo diren. "Hainbat gernikar etorri zaigu pistak ezartzeko eskatuz. Beste udalerri batzuetara joan behar izan dira orain arte, baina Gernika-Lumon gurea propia izatea nahi genuen". Urbietan egingo den azken inbertsioa, azkenik, ipar zelaian erabilgarri ez den harmaila bota-tzea izango da. - I. F.