Arantzazu - Sukaldaritza eta nutrizio ikastaro berria jarri du martxan Caritas Arratiak. Datorren asteartean, urtarrilaren 14an, emango diote hasierea, Arantzazuko Kultur Etxean. Oinarrizko sukaldaritza ikastaro berri hau astearteetan emango dute, 10:00etatik 12:00etara, Kultur Etxeko sukaldean hain zuzen ere. Interesa duten guztientzat dago zabalik, baina ezinbestekoa da errolda-agiria eramatea. Aipatzekoa da, oinarrizko sukaldaritzari buruzko ezagutzak eta baita nutrizioari buruzko nozioekin osatuko dela ikastaroa. Antolakuntzatik dioten bezala, Caritas Arratia “ez da bakarrik ahalegintzen premia egoeran dauden pertsonen harrera eta orientazioan. Sentsibilizazio jardunaldiak ere antolatzen ditu, Pobreen Mundu Jardunaldia animatzen du...”. Horrela, ikastaro hau, “ahalduntzeko eta pobreziaren aurka borrokatzeko tresna gisa” prestatu dute. - I. Ugarte