Gernika-Lumo - Euskadiko Ur Agentziak, URAk, egindako azken neurketen arabera, Busturialdea eta Lea-Artibaiko ibaiak egoera onean daude, nahiz eta badiren zenbait arro euren egoera hobetu behar dutenak. Hala adierazten dute iazkoan URAk publikatutako ikerketa ezberdinek. Hala, Okan (Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barnean), badira zenbait ur-iturri egoera ekologikoaren aldetik hobekuntzak behar dituztenak. Leari dagokionez, uren kalitatea ona da; eta berbera gertatzen da Artibairen kasuan, zuzena delarik uren kalitatea, nahiz eta hobetzeko neurriak ere har litezkeen.

URAK ibaien egoera ekologikoa aztertzen du aspalditik. Horretarako hainbat neurgailu erabiltzen dituzte, ur-emarien hainbat puntutan jartzen dituztenak eta urtean zehar neurketak egiten dituztenak. Eta azken aldiz egindako analisiek orokorrean ontzat eman dute Busturialdean eta Lea-Artibain diren ibaien kalitatea, nahiz eta salbuespenak ere badiren. Nagusiena Bermeotik igarotzen den Artigas ur-emaria da, non egoera hobegarria den. Hala, azaltzen dutenez, ibaiak sistematikoki -nahiz eta modu arinean, ez dituen betetzen egoera ekologikoaren neurgailuak. Arrain-hazkuntzarako komunitaterako zenbait defizientzia ditu, baita oxigenazio maila eskasa edota eutrofia egoera. Hala ere, beste arroek -Golako, Mape eta Oka- egoera ona aurkezten dute. Bada, Busturiko ur masaren kasuan, egoera ekologikoa bete ez dela zehazten dute. 2016an gertatu zen, nahiz eta balore ekologiko altuko taxonomia izan zuen. Azkenik, Golakok analisi onak edo oso onak ditu eta Okak neurketak gainditu zituen.

analisiak Lea-Artibaiko eskualdeari dagokionez, orokorrean egoera ona dela zehaztu dute Eusko Jaurlaritzako Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza saileko parte den URA agen-tziako arduradunek. Eako arroa alde batera utzita -ez dira analisirik egin-, Learen kasuan egoera ona dela azaldu dute. Ibaiaren eta bere itsasora-tzean -Lekeition- egindako analisiak positiboak izan dira, eta oraingoan gainera lehendik egindako neurketek emaitza positiboagoak eman dituzte. Hala ere, urrepenen bat ere izan da, batez ere ornobakoen faunari dagokionez.

Artibai arroak ere emaitza positiboak izan ditu -Urko edo Amailloa ibaiak ere bertan dira-, baina egoera ekologikoari dagokionez hobe-tzeko aukera ere badela zehaztu duten ikerketek eta egoera hobegarria den. Eta Markina-Xemeingo ur-haraztegiak inpakturik eragiten ez duela azaldu dute, nahiz eta Gardotzako industriguneko neurgailuek ez dituzten holako datu hain onik ematen. - I. Fradua