Gernika - Igor Basterretxea Pacharán Zoco enpresako marka ordezkaria da Bizkaian, eta azaltzen duenez, “sona handiko azoka da Gernikakoa, horregatik berton Zocoren distribuzioa indartzeko asko lagunduko du publizitate honek”.

Zuena da gazta jadanik... Gogorra izan da enkantea?

-Momenturen batean, gaztagatik sufritu dut eta inkluso galduko genuela pentsatu dut, enkantean gogor lehiatu diren beste jatetxe batzuk izan direlako, eta normalean Gernikan pujatzen ez dutenak gainera. Lesika jatetxea lehiakide gogorra izan da gaur.

Baina azkenenean lortu duzue, 6.600 euroren truke. Gehiago ordaintzeko prest zeundeten?

-Gehiago ordaintzeko prest geunden bai, baina esan beharra dago enpresarentzat esfortzu handia dela inbertsio hau. Hala ere, publizitatean diru hau gastatzea pena merezi du nire ustez.

Bai?

-Bai, Bizkaian Zocoren distribuzioa indartzea ezinbestekoa zaigulako. Honek Bizkaia mailan sona handi dauka, beraz asko lagunduko du, seguru..

Zer egingo duzue gaztarekin? Orain jan, momentu berezi baterako gorde...

-Ez, ez, oraintxe bertan jango dugu, bazkaldu ostean. Indaba eta Ondarruko hegaluzea bazkaldu ostean, hemengo jatetxe lagun batean jango dugu. Epaimahai adituak gazta onena hau dela erabaki badu, argi dago onena dela, eta ezin dugu itxaron gazta dastatzeko. Gaur baino goxoago ez da inoiz egongo, zertarako itxaron...

Bigarren gaztaren lehian ez zarete egon.

-Ez, lehenengoa nahi genuela argi genuen. Gainera, bazkaltzeko gazta erdiarekin soberan daukagu (barreak).