BILBO. Lekeitioko udalak Eskola Publikoan irisgarritasuna bermatzeko lanak burutuko ditu. Udalak eskolako segurtasun neurriak hobetu nahi ditu. Eusko Jaurlaritzak finantzatuko duen proiektu honek 324.155,21€ kostua izango du.

Egingo diren lanen artean hurrengo hauek aurkitzen dira:

  • Larrialdietarako 2 irteera eraikiko dira. Lehenengoa jantokitik kalera bideratuko da eta bigarrenak pisu guztietako ikasgeletatik kanpora irtetzea ahalbidetuko du.
  • Eraikineko komunetan irisgarritasuna bermatzeko egokitzapenak egingo dira.
  • Suteak itzaltzeko sistema automatikoa jarriko da sukaldean.
  • Larrialdietako argiteria jarriko da.

Aipatutako lan hauek uztailean zehar egingo dira.

Era berean, Lekeitioko Udalak beste lan batzuk egingo ditu eraikin gorrian, koloretakoan eta haurreskolan irisgarritasuna bermatzeko, segurtasun neurriak sendotzeko eta bestelako hobekuntzak. Lan hauek hurrengo astelehenean (uztailak 15) hasiko dira Lan hauek 90.000,00€-ko kostua izango dute eta Udalak bere gain hartuko ditu. Inbertsio honetaz gain, azken hiru urteetan eskola publikoko eraikinetan 261.330,23€ inbertitu dira. Zehazki hauek izango dira 2019an egingo diren obra nabarmenenak:Koloreetako eraikinean:

  • Lehenengo solairuan dauden hiru terrazen inpermeabilizazioa.
  • Argiteria aldatuko da segurtasun neurriak betetzeko.
  • Psikomotrizitate gelako altuera igo egingo da, pisu bereko beste gelen parean jarriz.
  • Eraikineko zazpi geletako ateen tamaina handituko da irisgarritasuna indartzeko, aurreko urtetan eraikineko beste ateetan egindako lanei jarraipena emanez.
  • Portxeko lurrari ez labaintzeko tratamendua emango zaio.

Eraikin gorrian:

  • Irteera edo sarbideak egokituko dira irisgarritasuna indartzeko.
  • Portxeko lurrari ez labaintzeko tratamendua emango zaio.

Haurreskolan: hobekuntza lanak egingo dira.

Lan guzti hauekin, aurreko urteetan egindakoei jarraipena ematen zaie Lekeitioko eskola publikoko eraikinetako segurtasuna eta irisgarritasuna indartuz.