Lekeitio - Urte biko lanari amaiera eman diote berriki Lekeition. Hirugarren adinekoen egunerokotasuna errezago egiteko Lekeitio Lagunkoia izenburupeko planak 162 ekintza zehaztu ditu. Herriko zortzi arlo aztertu eta landu dira eta 42 lan ildo finkatuz. Aipatutako ekintzetatik “82 epe laburrean gauzatzeko” dira, “beste 70 epea ertainean eta 0 epe luzean buru-tzekoak”, Udaletik azaldu dutenez.

Udalak eta herritarrek elkarbanatutako ekintza plana 2017ko martxoan hasi zen idazten, Talde Eragile baten laguntzarekin. “Urte osoa eman zuen Talde Eragileak prozesu honen zehaztasunak ezagutzen, barne araudi eta konpromisoak finkatuz eta baita prozesuaren berri ematen Lekeition”. Hurrengo pausoa Lekeitioko Lagunkoitasun diagnostikoa egitea izan zen, 2018an egin zena. “Bertan 60 herritar hartu zuten parte. Azkenik, “lekeitiar guztien eskura jarri genituen diagnostikorako inkestak eta 356 erantzun jaso genituen”.

Diagnostikoa eskutan izanda, Ekin-tza Plana definitzeko parte hartze prozesuari ekin zitzaion. “Saioetan 120 partehartzaile egon ziren elkarlanean”. Udal teknikariekin batuta “helburu, ekintza eta epeak bideragarriak ziren kontrastatzeko”, azkenik prozesuari amaiera emn diote. “Prozesu oso aberasgaria izan da, bizilagunen ekarpenak eta ideiak ia bere osotasunean mantendu dira ekintza planean, teknikoki bideragarriak ez zirenak salbu”, zehaztu dutenez. - I. Fradua