Asteazken honetan, Sestaoko Las Llanas futbol zelaiak partida oso berezi bat jasoko du, Euskadi XI eta African All Star taldeen artekoa. Partida arratsaldeko 19.00etan hasiko da.

Ekitaldia EGBA Kirolak taldeak antolatuko du Udal Kirol Zerbitzuaren laguntzarekin eta hainbat erakunderen babesa ere izango du, besteak beste, Euskadiko Futbol Federazioarena, Athletic Fundazioarena, Metro Bilbaorena eta Solidaridad Internacional Gobernuz Kanpoko Erakundearena.

Partidan lortzen den dirua EGBA Kirolak klubaren kirol proiektua indartzera bideratuko da oso osorik.

EGBA Kirolak Sestaon jaio den kluba da, kirolaren bidez, futbolaren bidez kasu afrikar komunitatearen integrazioa eta garapena bultzatzeko helburua duena.

EGBA Kirolak klubaren ernamuina 2019ko ekainean Ga lindoko kirol instalazioetan egin zen futbol txapelketan dago. Bertan, Afrikako zenbait familiaren umeek eta Sestaoko klubetako haurrek parte hartu zuten.

Txapelketaren ondoren EGBAko zuzendaritza batzarrak eta Kiroletako Udal Zerbitzuak zenbait bilera egin zituzten Sestaon jatorri afrikarreko jokalariz osatutako klub bat sortzeko ideia garatzeko.

Sarreren salmentaren bidez lortutako diruarekin, EGBA Kirolak ek klubaren gaitasun ekonomikoa hobetu nahi du, kirolaren bidez afrikar komunitatearen eta bere ondorengoen integrazioa eta osasuna sustatzera bideratutako jarduera berriak garatzen jarraitzeko. Ildo horretan, buruan duen helburu nagusietako bat kluba federa tzeko ametsa gauzatzea da, 2022 2023 denboraldian eskualde mailan lehiatzen has dadin.

Ekitaldiak Euskadi XI eta African All Star taldeen arteko futbol partida eskainiko du. Euskadiko taldean Sestao, Portugalete, Santurtzi, Barakaldo... klubetako hainbat jokalarik parte hartuko dute. African All Star taldea , Europako klubetan aritzen diren afrikar jatorriko jokalariek osatuko dute.

Kirol emanaldian zozketa bat ere egingo da. Sarrera aldez aurretik eskuratzen duten ikusle guztiek zozketa horretan parte hartuko dute, eta ekitaldian zehar kultur eta musika emanaldiak izango dira. Sarreren prezioa: 5€ Tribuna, 3€ Preferentea eta 1€ 10 urte arteko haurrak.