Laster onartuko da Ezohiko Udal Osoko Bilkuran Barakaldoko Udalak eta Bilbao Ría 2000k Urban-Galindo plana osatzeko sinatuko duten akordioa. Ostegun honetan goizean, irailak 9, Barakaldoko Udaleko Etxebizitza, Plangintza eta Hirigintza Kudeaketa arloko zinegotzi Juan Antonio Pizarrok akordioaren nondik norakoak azaldu ditu.

"Azken txanpa du Bizkaiko Labe Garaien lur industrialak berreskuratzeko 1998an abiarazi zen hirigintza-eragiketa garrantzitsu honek, itsasadarraren ertzean auzo berri bat eraikitzeko asmoz, aisialdirako berdegune zabalekin, etxebizitzekin, kirol ekipamenduekin, enpresa parke batekin, zerbitzu berriekin eta abar", gogorarazi du Pizarro.

Hitzarmen berrian, Bilbao Ría 2000k Urbango plana amaitzeko garatuko dituen jarduerak jasotzen dira. Besteak beste, Juan Antonio Pizarrok honako hauek nabarmendu ditu: "Ibaiertzeko parke bat eraikitzea eta itsasadarraren aurrealdea urbanizatzea, Pormetxeta Plazan zenbait hobekuntza egitea, Sestaorekin lotzen duen zubitik hurbilen dauden kaiak berroneratzeko lanak eta Karmen kalea eta eraikitzeko dauden lursailak urbanizatzea".

Udalak egingo ditu proiektuok garatzeko behar diren izapideak, eta Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzetik libratuko du sozietatea.

"Carlos Pera alkatea buru zela, erakundeek plan honi 90eko hamarkadaren amaieran eman zioten bultzadarik gabe, gaur egun Desertu-Urban auzoa ez litzateke errealitate bihurtuko eta Barakaldok ezin izango zukeen Itsasadarra berraurkitu gure bizilagunek erabili eta gozatzeko", adierazi du Etxebizitza, Hirigintza Plangintza eta Kudeaketa zinegotziak.

SEFANITRO

Osteguneko Informazio Batzordean Sefanitroko planari ere heldu zaio. Plan horrek hainbat berrikuntza izan ditu, hala nola Lutxanako oinezkoen eta Barakaldoko erdigunearen arteko lotura hobetzekoa eta Arrontegi zubitik datorren autobidearen irteeran bi zubibide berri egitekoa Gai hau ere eramango da hurrengo ezohiko udal osoko bilkurara.