Ertzaintzarekin lankidetzan

Portugaletek indarkeria matxistaren aurka borrokatuko du

04.04.2021 | 04:00

PORTUGALETE. Portugaleteko Udalaren Segurtasun Sailak indarkeria matxistaren aurka borrokatzen jarraitzeko lankidetza-akordioa berritu egin du Ertzaintzarekin.

Eusko Jaurlaritzak eta Portugaleteko Udalak 2019aren hondarrean izenpetu zuten koordinazioeta lankidetza-akordioa. Ondoren, erakunde bietako segurtasun sailek dinamikak zehaztu behar zituzten baterako protokolo eta operatiboak diseinatzeko xedez. Hala ere, nahiz izurriteak nahiz osasun-larrialdiak atzeratu egin zuten akordioaren idazketa-lana. Nolanahi ere, hori ez zen oztopo izan lankidetza estu eta hurbilean aritzeko osasun-larrialdiaren kudeaketan.

Honenbestez, urte-hasieratik Portugaleteko Herritarren Segurtasun Saileko eta Ertzaintzako arduradunek jardun dute lankidetza-eta koordinazio-protokoloaren diseinuan, asteazkenean goizean, sail bietako arduradun operatiboek izenpetu egin dutena, hain zuzen.

Txema Ezkerra Portugaleteko Udalaren Herritarren Segurtasun zinegotziak honako hauek adierazi ditu: " (€) akordio hau azken hilabeteotan Ertzaintzaren eta Portugaleteko Herritarren Segurtasun Saileko arduradunen lanaren emaitza da. Aurretik iaz izenpetu genuen lankidetzaesparrua dugu. Gaur, haren protokoloak, lan-dinamikak eta koordinazioa zehaztu egin ditugu. Protokolo hau baliatuta, indarkeria matxistaren aurkako borroka berretsi egiten dugu; gaitz honekin koordinaziorako lanak eta estrategiak sakondu egiten ditugu. Berebat, Ertzaintzak eta Portugaleteko Udaltzaingoak eskainiko duten gertutasun-zerbitzua emateko oinarriak zehaztu ditugu.

Ezkerrak azpimarra egin du oso garrantzitsua dela informazioa partekatzea, kidegoen arteko landinamikak ezartzea eta intereseko inguruabar berezien aurrean mekanismoak eta operatiboak zehaztea. Orobat, herritarren segurtasunearen ikuspegitik kritikoak ere izan behar dugu. Ezkerraren hitzak hauexek izan dira: "(€) agintaldiari hasiera eman genion gertuko polizia, prestuago baten alde egiteko konpromisoarekin, baliabide gehiago duelarik eta segurtasuneko euskal sisteman koordinatu eta integratuago dagoelarik. Gaur, beraz, protokolo hau izenpetuta, konpromiso honetarantz urrats bat gehiago eman dugu.

Protokoloa sinatzeaz batera, Portugaleteko Herritarren Segurtasun Saileko arduradunek eta Muskizko Ertzainetxekoek Operazio Koordinaziorako Mahai bat osatuko dute. Mahai hori aldianaldian batzartuko da baterako dispositibo eta operazioen plangintza egiteko xedez. Halaber, koordinazio-mekanismoen jarraipena eta bilakaera egingo ditu bai eta aritu ere jarduketa protokoloak berdintzeko eta baliabideak kudeatzeko.

Udaltzaingoko zinegotzi Leire Palaciok azaldu du, berebat, protokoloak gaiok jorratzen dituela: informazio-emate jarraitua, egoerak hala eskaturik baterako jarduketa-planak prestatzea, eta kidegoen arteko eskumen-banaketa. Jarraian hauxe ere adierazi du zinegotziak: "(€) aurreko hilabeteetako lanarekin elkarlanean aritu bagara ere, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko jarduketa-protokoloak hobetu ere egingo ditugu. Ezbairik gabe, hau ona da Portugaletetarrentzat gure helburua argia baita, alegia, zerbitzu hobea, hurbila, gertu-gertukoa ematea eta herritarren segurtasuna hobetzea?.

noticias de deia