Ezkerraldea

Sestaoko Udalak lorezaintza-zerbitzua indartuko du

03.04.2021 | 04:00

SESTAO. Sestaoko Udalak aurrera darrai udalerrian bizilagunen ongizaterako eskaintzen dituen zerbitzuak ahalik ta gehien hobetzeko konpromisoarekin. Oraingo honetan, lorezaintza-zerbitzuaren txanda da. Udalak zerbitzu berri bat kontratatuko du hurrengo lau urtetarako, igaro berri den aste honetan Udalbatza osoak neurria onetsi ostean. Aldi horretarako bideratuko den aurrekontua 4,6 milioi eurokoa izango da guztira.

Lorezaintza-zerbitzu berrian sartuko da berdeguneak garbitu, ureztatu eta moztea, baita udalerrian dauden zuhaitzak kimatu eta zaintzea ere. Kontratu berri honen helburu orokorra da berdeguneak hobetzea, eta lortzeko hainbat berrikuntza garrantzitsu sartu dira lizitazio-prozesua arautuko duen baldintzen pleguan.

Batetik, lehiaketa irabazten duen enpresak lan horietarako erabiltzen den makineria berrituko du, ibilgailuak barne. Gainera, lorezaintza-zerbitzuan diharduen langileen kopurua indartuko da. Hala, behe-denboraldian 9 pertsona izango ditu eta 15 goi-denboraldian. Beste gai garrantzitsu bat da ureztapen automatikoaren sistema lorategi gehiagora zabaltzea hobeto kontserbatzeko. Horrez gain, lan-eremuak hedatuko dira, eta azkeneko urteetan sortutako hirigintza-garapen berriak sartuko dira.

Era berean, zerbitzu berriarekin ibaiertzetako sastrakak kenduko dira, landaretza inbaditzailea deuseztatzeko programarekin batera. GIS informazio geografikoko sistemari esker, baliozko lan-tresna izango da eskura. Nolanahi ere, informazio erabilgarria emango du zerbitzua hobe ustiatzeko.

noticias de deia