BARAKALDO. Koronabirusaren pandemiak eragindako krisialdiaren ondorioz lana galdu duten barakaldarrak lanera itzultzeko bidea samurtuko dute Barakaldoko Udaleko Enplegu Arloak abiarazitako kontrataziorako laguntzek. Horrela azaldu duInguralde tokiko garapen agentziako Enplegu ordezkariak, Juan Antonio Pizarro zinegotziak.

Ekimena 2020-2021 Tokiko Enplegu Planaren barruan dago, eta Idoia Mendia lehendakariordeak zuzendutako Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak finantzatzen du, Lanbideren bitartez. Pizarrok azaldu duenez, dirulaguntzak 136 lagunentzat izango dira gehienez, milioi bat euro baino gehiagoko inbertsioari es

.ker.

"Barakaldon inoiz izan den laguntza plan handiena da. Pandemiak sortutako egoerak gure ekonomia kaltetu du, eta jende asko langabezian utzi du; horregatik, beharrezkoa zen ahalegina egitea enpresei gure bizilagunak kontratatzen laguntzeko ", azaldu du Juan Antonio Pizarrok.

Laguntza-programa berariaz zuzenduta dago lanaldi erdian gutxienez 3 hilabeteko iraupena duten kontratuak egiten dituzten Barakaldoko enpresetara. Gehieneko laguntza 3.000 eurokoa izango da hiru hilabeteko iraupena duen lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko, eta 6.000 eurora arte handituko da kontratua sei hilabete edo gehiagorako egiten bada. Nolanahi ere, laguntzaren azken zenbatekoak ezin izango du soldata-kostuen % 75 gainditu.

Kontratatutakoak kolektibo berezietako kideak badira (Covid-19k eragindakoak, 35 urtetik beherakoak edo gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan daudenak, adibidez), dirulaguntza ezingo da izan kontratatutakoen soldata-kostuen (kontratu-amaierako kalte-ordainak barne) eta gizarte-segurantzako kostuen % 100 baino handiagoa, 9.000 euroko gehieneko mugarekin.

LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA

Enpresek Inguraldeko egoitzan (Aldapa kalea 3) eskatu ahal izango dituzte laguntzak, urtarrilaren 25etik martxoaren 22ko 14:00ak arte. Deialdiaren testu osoa gaurtik aurrera kontsulta daiteke udal erakunde autonomoaren webgunean.

Diruz lagundu ahal izango dira 2020ko uztailaren 1etik 2021eko martxaren 1era bitartean (egun biak barne) gauzatutako kontratazioak; edozelan ere, 2021eko maiatzaren 30a izango da diruz laguntzeko epealdiaren muga-eguna.

"Laguntza horiei 2020-2021eko Tokiko Enplegu Planean dauden 200 kontratazio zuzenak eta Inguralderen bidez lantzen ari garen beste ekimen batzuk gehitu behar zaizkie", gogorarazi du Juan Antonio Pizarrok.