SESTAO. Ángel Aja margolariaren 40 koadro biltzen dituen 'Pasado, presente y futuro' izeneko erakusketa ikusgai egongo da Sestao Berri sozietate publikoaren bulegoetan ekainaren 30era arte. Erakusketa honekin Ajaren 15. urteurrena ospatuko da.

Erakusketak Sestaoko iraganean zehar ibilbidea egiten du oroimen kolektiboan gordeta gelditu diren paisaiak gogorarazteko. Bere artelanen bitartez Ajarekin hiri-eraldaketaren prozesuari esker etengabe bilakatzen ari den orainaldira iritsiko gara eta, azkenik, hurrengo urteetan protagonista izango diren proiektuak aditzera emango ditu.

Angel Aja Babcock Wilcox enpresan sortu ziren pintoreetako bat da, Ismael Fidalgo eta Marcelino Bañalesekin batera, bertan lan egiten zutelako. Artista urte askotan Sestaon bizi izan zen eta Ezkerraldea betiere izan du gogoan bere lanetan.

Koronabirusak ekarri dituen murrizketengatik, Sestao Berrik liburuxka bat editatu du eta "Pasado, presente y futuro" erakusketa honetako artelan guztiak ageri dira.

GIZARTE LARRIALDIKO LAGUNTZAREN ESKAERAK ESTALI DIRA

Bestalde, Sestaoko Udalak Gizarte Larrialdiko Laguntzak ordaintzeko partida ekonomikoa gehitu du. Helburua 2020. urtean jaso dituen eskaera guztiei erantzutea izan da.

Urtero gertatu ohi da ekitaldiaren amaieran Gizarte Larrialdiko Laguntzen programari erantzuteko dirua agortzea eta Udalak aurrekontua gehitzea, kreditua ez egoteagatik familiak laguntzarik gabe ez gelditzeko.

2020. urtean ohiz kanpoko ekarpena 45.000 eurokoa izan da, beraz, Udalak 1 milioi eurotik gora bideratuko ditu eske hori estaltzera. Hala, 2019. urtean baino 73.000 euro gehiago erabiliko dira.

Oso urte zaila izan da eta gizarte-laguntzen eskaerak igo dira koronabirusaren krisiaren ondorioz. Dena den, Udalak beste urte batez bere konpromisoa bete du eta dirurik ezan oinarrituta, Sestaoko familiak ez dira gizarte-larrialdiko laguntzarik gabe gelditu.

Familia behartsuentzat bestelako laguntzak

Azkenik, Udalak 30.000 euro gehiago sartu ditu "familia behartsuentzat bestelako laguntzak" izeneko programan, gauzatzeke zituen ordainketei aurre egiteko eta aurrekontu-partidan koltxoi ekonomikoa uzteko. Helburua urtearen amaieran gizarte-larrialdiren bati erantzun ahal izatea da.