SESTAO. Bihartik aurrera, ekainak 15, astelehena, Sestaoko udal kiroldegiak beren ateak irekitzen hasiko dira. Lehenengoa La Benedicta Udal Kiroldegia izango da, bihar bertan. Las Llanas Udal Kiroldegiak, aldiz, uztailaren 1era itxaron behar izango du. Hori bai, langile zein erabiltzaileek segurtasun neurri zorrotzak jarraitu behar izango dituzte.

LA BENEDICTA KANPOALDEKO IGERITOKIAK

  • Zuhurtziagatik, jende kopurua edukieraren % 30era mugatuko da hasiera batean, hau da, aldi berean 378 pertsona egon ahal izango dira.
  • Txanda bi ezarriko dira garbitasun parametroak bete ahal izateko eta ahalik eta erabiltzaile gehienei zerbitzu eskaintzeko, 10:00etatik 14:00etara goizean eta 15:00etatik 20:00etara arratsaldean. 14:00etatik 15:00etara instalazioak hustu egingo dira garbiketa eta desinfekzioa egiteko. Era horretan, 765 pertsonak izango dute aukera igeritokietara joateko.
  • Sestao Kirolak-Udal Kirol Zerbitzuaren abonatuek data eta txanda gorde ahal izango . dute web orrian. 65 urtetik gorakoek era aukera izango dute erreserba egiteko 94 472 90 32 telefonora deituta.
  • Sarrera libreak salgai egongo dira edukiera ez bada betetzen erreserbekin, txanda eta egun horretarako. Abonatuak baita sartu daitezke hitzordua hartu gabe baina bakarrik edukiera ez bada betetzen erreserbekin.
  • Ezin izango dira erabili ez aldagelak ezta takilak ere.
  • Segurtasunagatik debekatuta dago etzaulkiak, aulkiak, baloiak, koltxonetak eta igeritokietan aisialdirako ohikoak diren bestelako objektuak.
  • Segurtasunagatik txirristak eta haurrentzako jolas gunea itxita egongo dira. soropil gunean tarte soziala mantendu beharko da.
  • Pandemiaren eboluzioa aldekoa bada eta erabiltzaileen portaera eta araudia betetze maila egokia bada, igeritokiaren edukiera % 60 arte handituko da.

LA BENEDICTA KIROLDEGIKO BARRUKO IGERILEKUA

  • Igeritokia 6 kaletan zatituko da, kale bakoitzean lau pertsonak igeri egin ahal izango dute aldi beran, hau da, 24 pertsona aldi berean.
  • Igeritokiaren ordutegia 8:00etatik 11:00etara goizean eta 20:00etatik 21:30era arratsaldean izango da, sartzeko zenbait txanda ezarri direlarik. 8:00etatik 9:00etara adinduek izango dute lehentasuna eta 9:00etatik aurrera ordu betez igeri egiteko txanda hartu ahal izango da. Era horretan, 144 pertsonak izango dute aukera egunero barruko igeritokira joateko.
  • Sestao Kirolak-Udal Kirol Zerbitzuaren abonatuek data eta txanda gorde ahal izango dute web orrian. 65 urtetik gorakoek era aukera izango dute erreserba egiteko 94 472 90 32 telefonora deituta.
  • Txanda batean toki librerik geldituz gero, edozein pertsonak, abonatua izan edo ez, sarrera kudeatu ahal izango du igeritokiko sarrerako kontrolean bertan.
  • Aldagelak erabili ahal izango dira, ez ordea dutxak.

KIROL JARDUERAK

  • Fitness Gimnasioa Las Llanas Kiroldegian uztailaren 1etik aurrera. Ordutegia: 8:30etik 14:30era eta 15:30etatik 21:30era Geihenez era 58 pertsona aldi berean.
  • Spinning Las Llanas Kiroldegian uztailaren 1etik aurrera. Bi talde goizean eta bi arratsaldean. Gehienez ere 25 pertsona talde bakoitzean.
  • Zoomba, Pilatesa, Gorputz Jarrera, Helduentzako Aerobic-a, Jolaserako Gimnasia, haur eta gazteentzako Aerobic-a Las Llanas Kiroldegian uztailaren 1etik aurrera. Gehienez ere 15 pertsona talde bakoitzean.
  • Aquagym eta Paseoak helduentzako La Benedicta Kiroldegian uztailaren 1etik aurrera. Gehienez ere 15 pertsona talde bakoitzean.
  • Multikirola eta Gimnasia Erritmikoa haurrentzat La Benedicta Kiroldegian uztailaren 1etik aurrera. Gehienez ere 15 pertsona talde bakoitzean.

INSTALAZIOEN ALOKAIRUA

  • Ekainaren 22tik aurrera, astelehena, tenis pista, pilotaleku handia, pilotaleku txikia eta squash pistak alokatu ahal izango dira La Benedicta Kiroldegian, aldagelarik gabe.

IZEN EMATEAK ETA ABONATU BERRIAK

  • Ekainaren 22tik aurrera, astelehena, abonatu berrien altak tramitatuko da La Benedicta Kiroldegian. Aurten desagertu egingo da udako karneta hiruhileko karneta merkeagoa delako uda garaian bakarrik abonatuta egon nahi duten pertsonentzat. Abonatu berriak uztailaren 1etik aurrera sartu ahal izango dira instalazioetan.
  • Ekainaren 22tik aurrera, astelehena, uztailaren 1ean hasten diren kirol jarduerak egiteko izen ematea ere tramitatuko da, La Benedicta Kiroldegiko bulegoetan, 94 472 90 32 telefonora deituta edo deportes@sestao.eus-en.
  • Martxoan fitnes gimnasioan izena emanda zutenek uztailean jarraitzeko aukera dute. Utzi nahi dutenek ekainaren 15etik 30era bitartean baja eman ahal izango dute La Benedictako Bulegoetan aurkeztuta, 94 472 90 32 telefonora deituta edo deportes@sestao.eus-en.