BARAKALDO. Koronabirusak eragindako krisialdiak familia asko afektatu ditu. Horren ondorioz, Barakaldoko Udalak aterpetxea eta eguneko zentroa ireki zituen Lasesarreko kiroldegian, etxerik gabeko pertsonak artatzeko. Athletic Fundazioak toallak eta kirol ekipamenduak eman zizkion bertan dagoen jendeari, eta gaur goizean Barakaldoko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloko zinegotzi den Juan Antonio Pizarrak laguntza hori eskertu nahi izan du.

"Udal arloa eta instalazioak kudeatzen dituen Goiztiri elkartea oso eskertuta gaude. Oso keinu polita da, baliabiderik ez dutenei duintasuna ematen diena. Horietako askok, gainera, ilusioz hartu dute dohaintza, Athleticeko arropa delako ", adierazi du Pizarrok.

Emandako materialak Athletic Clubaren entrenamendurako ekipamendu osoak (kamisetak, galtza motzak, galtzontziloak) eta toallak ditu erabiltzaile guztientzat. Kiroldegiak 50 lagun dauzka batez beste; 44 gizon eta 6 emakume.

Gainera, baliabide horren erabiltzaileek astean bitan entrenatzen dute Athletic Fundazioko teknikariek online ematen dizkieten jarraibideei jarraituz. "Oso ekimen motibatzailea da haientzat. 24 orduz konfinamendu egoera batean jarduera fisikoa egiteak onurak baino ez ditu ekartzen, eta gorputzarentzat ez ezik, adimenarentzat ere beharrezkoa da ", azpimarratu du Juan Antonio Pizarrok.

Gogorarazi behar da baliabide berezi hau bereziki oso zaurgarria den kolektibo baten premiei erantzuteko prestatu zela, etxerik gabekoen kolektiboari, hain zuzen ere, kutsadurak prebenitzeko alarma-egoeraren deklarazioak eta osasun-agintariek gomendatutako jende arteko urruntze-neurriek ezarritako biztanleriaren nahitaezko konfinamendu-egoera gertatutakoan. Egunean hiru otordu jasotzen dituzte Aterpetxean eta Eguneko Zentroan dauden etxerik gabekoek. Horrez gainera, oinarrizko zerbitzuak eta aisialdiko jarduerak dauzkate.