BILBO. Muskizko inauteriak datorren larunbatean ospatuko dira. Arratsaldeko 17:30ean, Inauteriko jarduerak hasiko dira. Ohi den bezala, ospakizunean, mozorrotutako auzotar eta kuadrillen jaitsiera izango da, orotara, 1.860 eurotako sariak banatuko dira, eta diskoteka bat eskainiko da Meatzari plazan. Euria eginez gero, Udal Kiroldegian izango da.

Arratsaldeko 17:30ean, Inauteriko jarduerak hasiko dira, izan ere, ordu horretan izango da elkarretaratzea Muskizko tren geltokian. Handik mozorro jaitsiera abiatuko da, eta orduan hasiko da Muskizko mozorro lehiaketa. Kategoria indibidualeko edo 8 pertsona arteko taldeetarako 300 euro banatuko dira; eta 9 kide edo 9 kide baino gehiago dituzten taldeentzat orotara, 1.560 euro banatuko dira. Sari horiek guztiak Meatzari plazan egingo den diskotekaren barruan banatuko dira. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, inauterietako dantzaldiaren barruan, betiere inauterietako lehiaketako parte-hartzaileen jaitsiera bukatu eta gero.

9 edo kide gehiago dituzten taldeek Gaztegunean eman behar dute izena, otsailaren 18aren aurretik (asteartea); 9 pertsonatik beherakoek edo modu indibidualean lehiatu nahi dutenek ez dute izenik eman behar. Talde bakoitzari zenbaki bana emango zaio, eta zenbaki hori ikusgai eraman beharko da jaitsieran. Taldeak antolatzaileek zehaztutako ordenaren arabera atera beharko dira. Muskizko Emakumeen Elkarteko kideek eta talde antolatzaileko pertsonek osatzen dute epai-mahaia, eta honakoak baloratuko dituzte: mozorroaren originaltasuna, elaborazioa eta ibilbideko animazioa.

Jaitsieran tamaina handiko ibilgailurik erabili nahi izanez gero, kanpoaldean behar bezala aparkatuta utzi behar direla gogorarazi nahi diete parte-hartzaile guztiei antolatzaileek, betiere beste pertsona edo ibilgailuei biderik oztopatu gabe. Debekatuta dago jaitsieran animalia handiak eramatea (zaldiak€).

Eguraldi txarra

Mozorro lehiaketa ez da bertan behera geratuko euriarengatik edo eguraldi txarrarengatik, oso aurkako metereologia baldintzak izanez gero eta Udalak jaitsierarik ez egitea erabakiz gero izan ezik. Jaitsiera bertan behera geratuz gero, izena eman dutenei telefonoz abisatuko zaie eta auzotarrei megafoniaz.