Portugalete - Urte berriarekin batera, abian da Portugaleteko Berbalagun programa. Euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin jaio zen ekimen honek bederatzi urte bete ditu Portugaleten eta, orain arte, ibilbide arrakastatsua izan du. Zen-tzu honetan, antolatzaileek eman dituzten datuen arabera, urtero, 200 pertsona inguru elkartzen dira euskaraz hitz egiteko antolatzen diren talde hauetan. Gaur egun, herrian 24 berbalagun talde daude eta multzo hauetan elkartzen dira mota askotako pertsonak: euskaltegiko ikasleak, profesionalak, euskara titulua duela urte batzuk atera zutenak, euskal hizkun-tzaren erabilera galdu nahi ez dutenak... Talde hauen mekanika oso erraza da; elkartu eta, naturaltasunez, gai desberdinei buruz euskaraz hitz egin. Irakaslerik gabe eta, batez ere, beldurrik gabe bakarrik saiatzen denak huts egiten duelako.

Portugaleteko Berbalagunean parte hartu nahi dutenek eman dezakete izena herriko AEK euskaltegian, Udal euskaltegian eta Portugaleteko Udalaren euskara zerbitzuan. - M. A. Pardo