Getxoko Santa Eugenia plazak Garbikerren Garbigune mugikorra jaso egingo du martxoaren 24ra arte.

Garbikerrek bultzatutako kanpaina da eta Getxoko Udalaren babesa du; kanpainako zerbitzu horren helburua da birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egitea. Izan ere, asmoa da ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere, udalerriko erdigunean, egin ahal izatea.

Garbigune mugikorrak, Udaleko Ingurumeneko Hiri Zerbitzu eta Ingurumen Kalitaterako Arloak aspaldi eskaintzen duen Garbigune mugikorraren zerbitzua indartuko du, udalerriko zenbait tokitan astean zehar eskaintzen dena; bere helburua da etxean sortutako hondakin arriskutsuen eta arriskutsuak ez diren tamaina ertaineko hondakinen bilketari estaldura handiagoa ematea. Zerbitzua asteazkenetik igandera ematen da, honako ordutegi hauetan: Gobelaurre parkean, asteazkenetan, 18:00etatik 21:00etara; Salsidu-Ollarretxe kaleetan, ostegunetan 10:00etatik 14:00etara; Gernika parkean, ostegunetan 18:00etatik 21:00etara; Andra Mari kiroldegian, ostiraletan 10:00etatik 14:00etara; Areetako Geltokia plazan, ostiraletan 18:00etatik 21:00etara; Algortako Geltokia plazan, larunbatetan 10:00etatik 14:00tera; Bidezabalgo anbulatorioan, larunbatetan 18:00etatik 21:00etara; eta Iturgitxi-Basarrate kaleetan, igandetan 10:00etatik 14:00tara.

Gogoratu, bestalde, Aiboan Garbigune iraunkorra dagoela, aste osoan zabalik dagoena: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara; eta larunbat eta igandetan, 09:00etatik 13:30era.

Garbikerren Garbigune mugikorrean utzi daitezkeen hondakinak era askotakoak dira: elektrotresna txikiak, sukaldeko tresnak, etxeko olioa (ontzi itxietan), sakelako telefonoak, kableak, pintura eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, toner eta tintazko kartutxoak, metalezko eta plastikozko kapsulak, pilak, CD, DVD eta kaseteak eta erradiografiak. Udalerrian dagoen bitartean, hondakinak eguneko edozein ordutan utzi ahal izango dira bertan.