Getxoko Udalak 320.000 euroko aurrekontua bideratuko du Garapeneko Lankidetzarako proiektuetarako. Dirulaguntzak eskatzeko epea datorren astelehenean irekiko da, martxoak 14, eta apirilaren 11ra arte egongo da zabalik.

Bestalde, deialdiaren barruan, beste 15.000€ izango dira Ekintza Humanitariorako. Horietarako eskaerak abenduaren 1era arte aurkeztu ahal izango dira.

Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak aitortu du “ez direla austeritate uneak, baizik eta herrialde pobretuen egoera korapilatsua gainditzen lagunduko duten inbertsioak laguntzeko uneak. Nazioarteko elkartasuna erantzukizun partekatua da, ezinbestekoa planetaren etorkizuna bermatzeko”. Gainera gogoratu du “Getxok konpromiso humanitarioari eusten diola eta garapenerako lankidetzako eta nazioarteko elkartasuneko politikak sendotu dituela. Denok salbu egon arte mundu osoa ez da salbu egongo, eta ikuspegi global batetik baino ez dugu aurrera egingo”.

Txirotutako herrialdeetan aurrera eramaten ari diren proiektuen bidez tokian tokiko gaitasuna eraldatzeko aldaketak bultzatu nahi dira. Horretarako, genero ikuspegia kontuan hartzen duten ekimenek lehentasuna edukiko dute eta baita PNUDek egindako Giza Garapenerako Indize baxua edo oso baxua duten alde geografikoek ere.

Bestalde, Ekintza Humanitariorako laguntzak krisi egoerei aurre egiteko izaten dira. Horiek natura kausek edo gatazkek eragin dezakete. Lehen mailako beharrak asetzeko ere izan daitezke edo bere bat-batekotasunagatik aurreko ataletan sartzen ez direnetarako ere.

Diru-laguntzak lankidetza alorrean lan egiten duten pertsona juridikoek eskatu ahal izango dituzte, esate baterako, GGKEek, kongregazio erlijio-kongregazioek. Eskaerak Udaleko webgunearen Administrazio Elektronikoko Bulegoan aurkeztu beharko dira.