Basquetour erakundeak 'Helmuga Turisiko Segurua' ziurtagiria eman die Getxoko 23 enpresari, koronabirusaren pandemiak eragindako egoerari aurre egin izanagatik, bisitarien segurtasuna bermatuz.

Irantzu Uriarte Turismo zinegotziak adierazi duenez, “programa horren helburua da sektoreko enpresei Covid ez kutsatzeko jardunbide egoki aurreratuak ezarrita dituzten enpresa seguru gisa kokatzen laguntzea, eta, beraz, bermea izatea bisitariarentzat, haren segurtasunagatik bereziki kezkatuta baitago. Horregatik, Udaleko Ekonomia Sustapenaren arloko Turismo Unitateak, "Getxo Ekinez" programaren barruan, 9.075€ inbertitu ditu sektoreari ekimen honetan doako aholkularitza emateko zerbitzuan".

"Helmuga Segurua" programan parte hartzen duten enpresek ibilbide hau egin dute: banakako bisita eta Kontingentzia Plana berrikustea; diagnostikoa eta hobekuntza-ekintzen plana; kanpo-ebaluazioa eta kanpo-ebaluazioaren txostenaren baliozkotzea ICTE-Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuak antolatutako batzorde espezifikoan; bereizgarria eta markaren logotipoa/eskuliburua entregatzea, webgunean, sare sozialetan eta enpresaren komunikazio-planetan erabiltzeko eta ICTE, Basquetour … sustapen kanal ofizialetan argitaratzea.

Hauek dira egiaztatutako Getxoko enpresak:

  • Turismo aktiboa: 2 Millas Volans, Acero Surf Eskola, As de Guía, Escuela Náutica Arriluze, Fangaloka Style, Loizaga Prest, Marmitako Sailing, Náutica Galea, Polaris Nautika Eskola.
  • Ostatuak: Hotel Artaza, Hotel Neguri eta Petit Palace Tamarises.
  • Ostalaritza: Bar Pianamul, Cafetería Aremuna, Fangaloka Style, La Ola Getxo, OKU Lounge, Palacio San Joseren eta Txinuk.
  • Gidariak eta bidaia-agentziak: Go Basquing eta Smartin Bilbao.
  • Garraioak: Taxitour (25, 42 eta 46 lizentziak).