Eskuinaldea

Getxora heldu dira Mini Gascogna estropadan parte hartuko duten 72 ontziak

02.08.2021 | 20:46

Getxoko alkate Amaia Agirrek harrera berezia egin die gaur, abuztuak 2, Mini Gascogna nazioarteko estropadan parte hartuko duten eta gaur bertan Getxora heldu diren 72 ontziei.

Ekitaldian, Ander Etxabe Gos Offshore Sports ekimeneko partaide eta estropadaren antolatzaileetako bat, Port Bourgenay (Les Sables d 'Olonnetik 20 km hegoaldera, Frantzia)-Getxoko Kirol Portua lehen etapako irabazle Pierre Le Roy frantziarra eta sailkapeneko lehen emakume Irina Gracheva errusiarra ere izan dira.

Estropadak 520 itsas miliako joan-etorriko ibilbidea hartzen du, Bizkaiko Golkoa zeharkatuz, aipatutako bi portu horien artean. Mini 6.50 motako belaontziek parte hartzen dute, Atlantikoa zeharkatzeko gai den ontzi bizigarri txiki bat. 50 ontzi frantziar baino gehiago daude, nahiz eta Italia, Alemania, Suitza, Belgika, Uruguai eta AEBko belaontzien parte-hartzea ere nabarmena izan. Mini Gascogna da parte hartzaileei Mini Transat 2021 ospetsurako sailkatzea ahalbidetuko dien azken estropada. Frantzia eta Karibe artean ospatzen da urte bakoitietan, eta Kanariar Uharteetan egiten du geldialdia.

Alkateak, Amaia Agirrek, egin din ongietorria probako parte-hartzaileei. "Gure udalerria proba honen geldialdi bezala esleitua izateak agerian jartzen du sektore honetan egiten ari garen lan itzela".

Bestalde, probako antolatzaileetako bat den Ander Etxabe oso pozik agertu da probaren antolaketagatik. "Mundu guztia pozik dago esperientziarekin. Lehen etapa oso interesgarria izan da kirol arloan eta Getxoko egonaldia oso ona izaten ari da guztiontzat. Gure asmoa da hori lehen harria izatea, Getxon horrelako ekitaldiak naturalago egiteko bidean, eta, batez ere, kirolari getxotarren parte-hartzea sustatzea, eta horrek jarduera ekonomikoa ekartzea lehiaketa-nautikaren sektore honetara, uste baitugu Getxon baldintza ezin hobeak daudela arlo hori indartzeko".

Azkenik, Pierre Le Roy eta Irina Gracheva skiperrak oso pozik daude estropadaren lehen etapan egin dutenagatik, "oso maila altua baitu eta entrenamendu zoragarria baita Mini Transatentzat", eta Getxon egindako egonaldiagatik, bere espiritu kolaboratzailea eta tradizio nautikoa nabarmendu dituztelarik.

GETXO, BELA ETA NAUTIKAREN ERREFERENTEA

Proba gurera iritsi dela eta, asteburuan hainbat jarduera egin dira Kirol Portuan bertan (Ereagako hondartzaren garbiketa, musika-kontzertuak, Portu Zaharrak antzeztutako bisita gidatua), eta bihar asteartera arte, hilak 3, iraungo dute. Izan ere, bihar bertan 2. eta azken etaparen irteera egingo da, Getxo eta Frantzia artean, 13:00etan. Horrela, gaur, astelehena, ongietorri-ekitaldiaz gain, Pakea Bela Eskolan, 17:00etan, munduari bira edo bi-biko The Race Around estropadaren aurkezpena egingo da (jarduera hori Mini Gascognako parte-hartzaileentzat bakarrik izango da). Halaber, gogoratzekoa da estropada dela eta, joan den ekainean 200 ikasle getxotarrek Kirol Portua bisitatu zutela belaren kirola eta bereziki Mini Gascogna estropada ezagutzeko. Gainera, Getxo Itsas Hub sortu berriak itsas sektorearen eta irristaketaren ekonomia zirkularrari buruzko jardunaldi bat antolatu zuen. Jardunaldi profesional horrek Getxorako sektore estrategiko honetan pertsona ekintzaileak bildu zituen, kirolarekin eta ongizatearekin lotutako teknologien industriaren aldeko bere apustuaren baitan.

noticias de deia