Hiru dirulaguntza lerro

Sopelako Udalak 86.000 euro banatuko ditu hiru dirulaguntza deialdietan

05.11.2020 | 19:35

SOPELA. Koronabirusaren pandemiak garai ekonomiko txarra ekarri du. Hori dela eta, Sopelako Udalak 86.000 euroko aurrekontua bideratuko du dirulaguntzetara. Hiru laguntza lerro jarriko dira martxan: etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzak (40.000 euro), gazteen autonomia pertsonala sustatzeko diru-laguntzak (30.000 euro) eta eten digitala murrizteko diru-laguntzak (16.000 euro).

ETXEBIZITZAK ALOKAIRUAN HARTZEKO DIRULAGUNTZAK

Jakinda Sopelan etxebizitza bat alokatzeko zailtasunak dituzten hiritarrak daudela, Sopelako Udalak, laguntza ekonomiko batzuk sortzeko beharra dagoela uste du, pertsona hauei bere etxebizitzaren alokairuaren ordainketa egitea errazagoa izan dadila lortzeko. Hori dela eta udalak 40.000 euro inbertitu ditu alokairuan bizi diren sopeloztarrei etxebizitza duin bat izateko eskubidea errazteko.

Deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzak, 2020 urtean egindako alokairu-gastuak izango dira eta hileroko zenbatekoa 100 eta 250 euro artekoa izango da. Onuradunek, beste batzuen artean, gutxienez 36 urte izan behar dituzte eta alokairu kontratu baten titularra izan beharko dira. Halaber, diru-laguntzen onuradun diren bizikidetza-unitateko pertsona guztiek diru-laguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatuta egon beharko dute.

Diru-sarreren mugari dagokionez, 25.000 eurokoa izango da bizikidetza-unitatea pertsona bakar batez osatuta baldin badago eta 32.000 eurokoa bizikidetza-unitatea bi pertsona baino gehiagoz osatuta baldin badago.

GAZTEEN AUTONOMIA PERTSONALA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK

Udalerrian independizatuta bizi diren gazteek egindako hainbat gastu ordaintzeko helburuarekin, haien autonomia pertsonala sustatze aldera, Sopelako Udalak guztira 30.000 euro inbertituko ditu. Betiere 2020an gertatu badira, honako gastu hauek finantzatu ahal izango dira: etxetresna elektrikoak, oheak, koltxoiak, oheko arropa, sukalderako tresneria, mahaiak eta aulkiak. Deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzak, 2020 urtean egindako alokairu-gastuak izango dira eta hileroko zenbatekoa 50 eta 300 euro artekoa izango da.

Eskatzaileak 18-35 urte bitartean izan behar du eta Sopelan erroldatuta egon beharko du gutxienez 12 hilabetez. Halaber, errolda-ziurtagirian agertzen den egoitzaren jabe edo jabekide izan beharko da edo bertan alokairu-erregimenean bizi.

2020. urteko diru-sarrerei dagokionez, ezin izango dituzte honako zenbatekoak gainditu: 13.300 euro (pertsona bakar batek osatutako familia-unitatea), 19.950 euro (bi pertsona), 26.600 euro (hiru pertsona), 33.250 euro (lau pertsona) eta 39.900 euro (bost pertsona edo gehiago).

ETEN DIGITALA MURRIZTEKO DIRULAGUNTZAK

Sopelako Udalak interes sozial berezikotzat jotzen du eten digitala murrizteko laguntzen deialdia abian jartzea, hortaz, eta eten digitala eta horrek eragiten duen aukera desberdintasuna kentzen laguntzeko 16.000 euro inbertituko ditu ekipo telematikoak erosteko gastuak edota Interneterako sarbidea ordaintzera. Kasu honetan, 2020. urtean ekipamendu berriak erosteagatik sortutako gastuak finantzatu ahal izango dira, eta honako hauek dira: ordenagailuak (eramangarriak edo mahai gainekoak), smartphonak eta tabletak. Diru-laguntzen zenbatekoa 50 eta 150 euro artekoa izango da.

Laguntza eskatzen duenak Sopelan erroldatuta egon beharko du gutxienez 12 hilabetez eta gutxienez 18 urte izan beharko ditu. Diru-sarrerei dagokionez, ezin izango dituzte honako zenbatekoak gainditu: 13.300 euro (pertsona bakar batek osatutako familia-unitatea), 19.950 euro (bi pertsona), 26.600 euro (hiru pertsona), 33.250 euro (lau pertsona) eta 39.900 euro (bost pertsona edo gehiago).

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA ETA TOKIA

Gazteen autonomia pertsonala sustatzeko eta Eten digitala murrizteko diru-laguntzak eskatu nahi dituztenek azaroaren 4 eta 17 artean egin beharko dute eta Etxebizitzak alokairuan hartzeko diru-laguntzak eskatu nahi dutenek, aldiz, azaroaren 4tik 18ra.

Kasu guztietan, eskakizunak Sopelako Udaleko erregistroan (Sabino Arana, 1) edota modu telematikoan (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus) entregatu beharko dira. Inprimakia eta deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude bai www.sopela.eus webgunean bai udal bulegoetan ere.