Durangaldea

Amorebietak edateko ura hornitzeko sistema berritu du Kimera auzoan

21.08.2021 | 04:00

Amorebieta-Etxanoko Udala aurrera darrai udalerriko toki guztiak hobetzeko xedean. Oraingo honetan, Kimera auzoaren txanda izan da. Udalak inbertsio handia egin du Kimera auzoan edateko ura hornitzeko sistema berritzeko. Guztira, 117.000 euroko aurrekontua bideratu du Udalak.

Arkotxako biltegitik datorren ura hodi berri batera bideratu da, eta hau, dagoeneko Kimeran zegoen hodi batekin konektatu da. Orain arte, Kimerarako auzoa biltegi baten bidez erregulatzen zen iturburu batetik hornitzen zen, ura edangarri egiteko tratamendu modernorik gabe; sistema hau, gainera, ez zegoen egokitua landa eremuko beharretara. Udalak egindako obrari esker, auzoak Udalaren sare orokorretik jasoko du ura.

Proiektuaren lizitazioan aurreikusi zen bezala, obra maiatzean hasi zen eta bi hilabeteren buruan bukatu da. Aurrekontua 117.000 euro ingurukoa izan da.

UDALAK BUKATU DITU URRITXEKO INSTITUTUAREN ONDOAN DAGOEN APARKALEKUA HOBETZEKO LANAK


Bestalde, Urritxeko institutuaren ondoan dagoen aparkalekuak itxura eraberritua du. Udako oporraldiaz baliatu, eta aparkalekuak sasoi honetan erabiltzaile gutxiago dituela kontuan izanda, Amorebieta-Etxanoko udalak hasi eta bukatu ditu hobetze lanak.

ASFALTATZE LANAK, HOBEKUNTZARIK NABARMENA

Udalak ingurua garbitzen hasi zituen aparkalekuko lanak. Ondoren, euri-urak ondo drainatzeko sistema konpondu zuen, euri asko egiten duen egunetan arazorik ez izateko. Lan horiek bukatuta, zoladura berritu eta aparkalekua asfaltatu zuen. Obra amaitzeko, aparkalekuan seinalizazio berria jarri zuen.

noticias de deia