Astelehenean eta asteazkenean

Bi film proiektatuko dira aste honetan Ermuko udako zineman

16.08.2021 | 16:21

Astero bezala, ezagutzera eman du Ermuko Udalak aste honetarako udako zinemako programazioa. Aurrekoan bezala, bi film proiektatuko dira, bata gaur bertan eta bestea, aldiz, asteazkenean. Bi filmak gaueko 22:00etan hasiko dira Orbe Kardinalaren plazan. Hauek dira aste honetako filmak: Dora y la ciudad perdida eta El gran baño.

Zine saioak astelehen eta asteazkenero izango dira, abuztuaren 25era arte. Edukiera mugatuta eta kontrolatuta egongo da emisio guztietan, osasun-egoeragatik. Horrela, segurtasun-neurri zorrotzen pean egingo dira, gomendatutako pertsonen arteko gutxieneko distantzia gordez. Gainera, publikoak bere maskara eraman eta eserita egon beharko du, eta barrutirako sarbidea eta hustea modu ordenatu eta mailakatuan egingo dira.

  • Astelehena, abuztuak 16: Dora y la ciudad perdida

Dora La Exploradora animaziozko pertsonaia ezagunak hezur-haragizko zinemara salto egingo du James Bobinek zuzendutako ekoizpen estatubatuar honekin. Isabela Mercedek antzeztuko du abenturazale ospetsua, Eugenio Derbez, Eva Longoria eta Michael Peña lagun dituela.

Bere bizitzaren zatirik handiena bere gurasoekin batera oihana arakatzen igaro ondoren, ezerk ezingo zukeen Dora inoiz aurre egin dion abenturarik arriskutsuenerako prestatu: Institutua! Esploratzaile nekaezina izanik, Dora berehala jarriko da Botas (bere lagunik onena den tximino bat), Diego (oihaneko biztanle misteriotsu bat) eta nerabe talde desantolatu batek osatutako talde baten buru, euren gurasoak salbatu eta urrezko hiri galdu baten ezkutuko misterioa konpondu ahal izateko.

  • Asteazkena, abuztuak 18: El gran baño

Gilles Lellouche zinemagileak zuzendu du frantziar erara eginiko Full Monty gogorarazten duen filma, Mathieu Amalric, Guillaume Canet, Benoît Poelvoorde eta Jean-Hugues Anglade aktoreak buru dituela.

Berrogeigarren hamarkadako krisialdian, gizon talde xelebre batek gizonezkoen igeriketa sinkronizatuko lehen talde nazionala osatzea erabaki du. Estereotipoei aurre eginez eta ingurukoen ulermen ezari jaramonik egin gabe, ezohiko abentura batean murgilduko dira, zailtasunei aurre egitera eta ilusioari eta talde-lanari esker beren onena ateratzera eramango dituena.

noticias de deia