Bigarren urtez jarraian, mañarriarrek ezin izango dituzte jaietaz gozatu, baina herriko administrazioak adin guztientzako ekitaldiak antolatu ditu asteburu honetarako. Hala, larunbat eta igandean, helduek zein txikiek ondo pasatzeko aukera ezberdinak izango dituzte.

Umeek bizikletaz ginkana bat egiteko aukera izango dute, larunbat goizeko hamaika eta erdietatik aurrera. Kaskoa eramatea ezinbestekoa izango da. Gauean Eñaut Elorrietak kontzertua eskainiko du herriko plazan.

Igandean berriz, meza eta dantzarien ostean, haurren pilota partidak jokatuko dira. Arratsaldean, 18:30etan, Erriman bi oinetan, kultur programazioaren plater nagusietako bat iritsiko da.

Antzinako eta gaurko emanaldi eta doinu entretenigarri eta dibertigarria. Bost dantzarik, Sustrai Colina, Sustrai Xalbador, Odei Barroso, Odei Barroso, Uxue Alberdi eta beste bertsolari batzuen errimekin dantzatuko dute.

Emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, bertsoak eta jolasak dantzara eramatea da, eta hauen bidez, gaurkotasunari buruzko hausnarketak egitea, abesti ezagunei eta bertso zahar eta berriei mugimendua emanez. Ekitaldi honekin mañarriarrek amaitutzat emango dute programazioa.