- Gaur, Durangoko bobardaketaren 83 urteurrena oroitzen den arren, aurtengo oroimen ekitaldiek beharrezko berrantolaketa bat jaso behar izan dute. Izan ere, koronabirusaren eraginez indarrean dagoen osasun-alarma kontuan izanda, sare zozialetan burutuko den oroimen programa izango da, baina baita herritarrengandik sortutako beste ekimen berezi batzuk, egun triste hartan jasotako aire-erasoa, kalteak eta hildakoak gogoratuko dituzte. Horrela, gaurko leiho eta balkoiak ikurriña edo zapi bat krespoi beltzarekin atontzea eta gaueko 21.00etan sirena hotsak jartzeko deia luzatu dute.

Gaur egungo egoera kontuan izanda, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak jendaurreko oroimen ekitaldiak bertan behera geratu arren, bonbardaketan hildakoak sarean gogoratuko dituzte. Horrela, Gerediaga Elkartearen youtube kanalean hiru ikus-entzunezko partekatuko ditu. Lehenengoa, kaleko erakusketarako erabili behar zituzten argazki zahar batzuekin egindako bideo bat. Beste bideo bat Martxoak 31 kantuaren aurtengo interpretazioarena izango da, Mikel Nuñez Lauzirika eta Irati Bilbao Gandarias musikariek egindakoa eta hirugarrena 2016an egindako bonbardaketako aztarnei buruzko ikus-entzunezkoa.

Era berean, Durangoko Udalak, herriak jaso zituen bi aire-erasoak kanpai jotzearekin gogoraziko ditu eta biktimen omenez sua piztuko dute. Beste hainbat ekitaldi udaleko webgunean eta sare sozialetan burutuko dira. Horrela, Martxoak 31: durangoko bonbardaketaren urteurrena bideoaren aurkezpena?ikusi ahan izango da eta baita, Unai Iturriagak idatzitako adierazpen instituzionalean testua.

Badira bestetik, herritarrengandik sortutako beste ekimen batzuk eta azkenengo asteotan hain erabiliak diren leiho eta balkoietan burutuko dira eta gaurko egunean balkoietan ikurriña edo zapi bat krespoi beltzarekin jartzeko deia egin dute eta gaueko 21:00etan sirena hotsak ipintzea.

1937ko Martxoaren 31an bi eraso burutu ziren helburu militarrik gabeko gerra erasoan. Bost bonbaketarik eta bederatzi ehiza egazkinek, goizeko 8:30etan burutu zuten lehehengo aire erasoa eta arratsaldeko 17:30 etan bigarrena. 281 bonba jaurtiketa eta 14849 kilo lehergai bota zituzten Durangoko kaleetan. Guztiz 336 hildako kontatu ziren eta 205 etxebizitza guztiz hondaduta geratu ziren.