Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu berriro. Azken urteotan asko lortu eta aurreratu da genero-berdintasunaren alde, baina oraindik ez nahikoa eta horregaitik Durangaldeko udalerriek indarrak batu dituzte berriz ere benetako berdintasuna lortu, borrokatu eta aldarrikatzeko.

Zornotzan, adibidez, Emakume Nekazari eta Artisauen XXIII. edizioa burutuko da larunbat honetan eta igandean Herriko plazan, elkarretaratzea egongo da baita erakunde adierazpena irakurriku dute. Horrez gain, antzerkia, tailerrak, ipuin kontalariak, hitzaldiak, erakusketak eta emakumeekin zerikusia duten hainbat film ikusiko dira.

Durangon, Historia eta Arte Museoan, Maria Jesus Cuetoren "Signos en el tiempo" erakusketaren harira martxoaren 6an, artistak berak hitzaldi bat emango duela azaldu zuten, emakumeak artearen munduan duen paperaz eta zailtasunei buruz hitz egiteko. Larunbatean dokumental proiektatuko dute eta igandean, XV. Lilakrosa irtengo da eta ehunka emakume kaleetan zehar berdintasuna aldarrikatzen batuko dira.

Iurretan, besteak beste, otsailean hasi zituzten ekintzak argazki erakusketa eta Margaret Atwood "El Cuento de la Criada" telesailaren buruzku hitzaldiekin. Milla Morea herri lasterketa egiteko aukera izango da martxoaren 8an eta manifestazioa eta adierpazpen instituzionaleren irakurketa gauzatuko da.

Abadiñon ere hainbat jarduera antolatu dira. Ostegunetik aurrera Etorkizunerako memoriak. Ahalduntzeko praktika erakusketa bisitatu ahal izango da. Ostiralean, aldiz, landareei buruzko Emakumearen aliatuak izeneko tailer bat burutuko da eta perkusio afrikar ikastaro bateko ikasleen ekitaldia izango da Matienako kaleetan hilaren 7an. Martxoaren 8an, elkarretaratze bat egingo da eta adierazpen instituzionala irakurriko da.

Berriz, Zaldibar, Atxondo, Ermun eta Elorrion ere hainbat ekintza antolatu dituzte helburu bakar batekin. Emakumearen eskubideak inolako diskriminaziorik gabe bermatzea eta estereotipo edo beldurrik gabeko gizartea bilakatzeko.